Gizartea -

Koronabirusa

Ertzaintzak 200 bat gazteko kale-edana handi bat desegin du Artxandan (Bilbo)

Gainera, 100 pertsona salatu dituzte larunbatean, Euskadin, gehienak etxeratze-aginduaren ostean, kale-zurrut eta festetan.

Ertzaintzak 50 salaketa jarri ditu asteburuan kalean edan eta festak egiteagatik

1:18

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 200 bat gazteko kale-edana handi bat desegin du bart Artxandan (Bilbo), ETBk aurreratu duenez. Distantzia eta maskara gutxi gazteen artean, toki publikoetan edateko debekua urratuz.

Asko adingabeak ziren, eta Lezamako Trenbide Zaharra kalearen amaieran, magaleko merendero batean bildu dira, El Correo egunkariak zehaztu duenez.

Gainera, 100 pertsona salatu dituzte larunbatean, Euskadin, gehienak etxeratze-aginduaren ostean, kale-zurrut eta festetan COVID-19aren aurkako osasun neurriak ez betetzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bilbon ere, festa batean ziren 11 pertsonari isuna jarri diete. Zazpikaleetan harrapatu zituzten 02:00ak aldera. Beste sei pertsona hiriburu erdialdeko hotel baten logelan, jai giroan izan ziren.

Gasteizen, zortzi pertsona salatu zituzten Gazalbiden. 01:30 aldera zarata egiten ari ziren kalean.

Gipuzkoan, 28 pertsonari isuna jarri zieten Irunen eta Oiartzunen. Mugako herrian 14 pertsona litroak egiten harrapatu zituzten 01:00ak aldera, eta Oiartzunen beste 14 pertsona kale-zurrutean izan ziren arratsaldean, maskarak zuzen erabili gabe.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Irun Oiartzun Albisteak Jaiak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Artxanda albisteak Gazteak albisteak