Politika -

Hauteskunde zerrendak

Sara Majarenas ETAko kide ohia EH Bilduren Astigarragako zerrendatik kanpo utzi du Hauteskunde Batzordeak

Nolanahi ere, zerrenda bera ez du baliogabetu Batzordeak. Auzitegi Nazionalak Majarenas 2028ra arte gaitasungabetuta dagoela egiaztatu eta gero etorri da erabakia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak EH Bilduren Astigarragako zerrendatik kanpo utzi du Sara Majarenas ETAko kide ohia, Auzitegi Nazionalak egiaztatu baitu gaitasungabetuta dagoela 2028ko apirilaren 6ra arte.

Dena dela, koalizio abertzalearen zerrenda ez dute baliogabetu.

Majarenasi 13 urte eta 2 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten 2007an, besteak beste, erakunde terroristako kide izateagatik eta armak edukitzeagatik. Gainera, 2028ra arte gaitasungabetu zuten.

Oraindik ezin du parte hartu hautagai-zerrenda batean, baina Hauteskunde Batzordeak argi berdea eman zion haren hautagaitzari.

Hauteskundeak egiteko egun gutxi falta diren honetan, ETAko kide ohia ezin dute ordezkatu jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika ETA EH Bildu Eguneko albisteak Astigarraga albisteak Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak