Maurice Ravel, Juan Cristostomo de Arriaga, Pablo Sorozabal, Carmelo Bernaola eta Felix Ibarrondo euskal konpositoreen lanak joko ditu Euskadiko Orkestrak, besteak beste, 2025/2026 denboraldian, eta "Akelarre" Pascual Aldaveren lana grabatuko du.
Zortzi hilabetez, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten helduek musika tailerrak egin dituzte Euskadiko Orkestraren eta FEVAS elkartearen eskutik. Asteazkenean, ekainak 11, Donostian arituko dira, eta ekainaren 13an, Gasteizen.
Euskal Herriko 22 ikastetxetatik etorri diren 1.000 umek osatutako abesbatza batu zaio Euskadiko Orkestrari gaur Kursaalen, Leire Bilbaoren libretoa eta Jagoba Astiazaranen musika dituen lana interpretazeko. Kepa Errastik gidatzen du Donostian eta Gasteizen taulartauko duten ikuskizuna.
14 eta 19 urte bitarteko neska-mutilak dira, kontserbatorio eta musika eskoletako ikasleak. Euskadiko Orkestrarekin batera hiru kontzertu emango dituzte: bihar, Bilboko Arrriagan, ostegunean, Gasteizko Guridi kontserbatorioan, eta ostiralean, Donostiako Kursaalen.
Orkestraren Administrazio Kontseiluak Ugarte gasteiztarra izan dadin proposatuko dio Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluari, bihar onar dezan Oriol Roch ordezkatzeko.
Administrazio Kontseiluak Robert Treviño Euskadiko Orkestraren zuzendari artistikoaren titulartasunari amaiera ematea eta Oriol Rochek "hurrengo hilabeteetan" orkestraren zuzendaritza nagusia uztea erabaki du.
Hautatzen dituzten kantariek Verdi eta Sorozabelen konposizioak abestuko dituzte, Donostiako (martxoak 13 eta 17) eta Bilboko (martxoak 15) abonuko kontzertuetan. Izena emateko, "gutxieneko musika-prestakuntza" izan behar da eta partiturak irakurtzen jakin.
Denboraldiko bigarren programan, urriaren 31tik azaroaren 6ra, Mozarten "Klarineterako Kontzertua" eta Schuberten "9. Sinfonia" joko dituzte elkarrekin Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Euskadiko Orkestraren hezkuntza eta gizarte zikloak lau ekoizpen propio aurkeztuko ditu 24/25 denboraldian: Ilargiari kantari, Musika tantak, Logelan logale eta Misterioa. Azken hori taularatu dute gaur, zikloaren lehen emanaldian.
Euskadiko Orkestrak, Robert Treviñoren gidaritzapean, abonu denboraldiari ekin dio gaur, Donostiako Kursaalen. Bihar Kursaalen errepikatuko dute, 19:30ean, eta, ostiralean, Iruñeko Baluarten egingo dute emanaldia.
Juanjo Mena, Asier Polo, Alfonso Gomez eta Carlos Mena artistak Euskadiko Orkestrarekin aritu dira bilbotar konpositorearen hiru lan grabatzeko. Ondine zigiluak argitaratu du lana.
"Kontrastea eta araoa" leloa izango da Euskadiko Orkestraren 2024/2025 denboraldiaren goiburua. Irailaren 27an hasiko da, Bilbon, eta ekainaren 5ean bukatu, Donostian. Guztira, 50 kontzertu izango dira.
Ostegun honetan, otsailak 15, hasiko duen kontzertu programan euskal eskultorea zenaren omenezko lana, Joseph Haydnen 'Zortzigarren Sinfonia' eta Rakhmaninoven 'Hirugarren Sinfonia' joko dituzte, Robert Treviñoren zuzendaritzapean.
Klara Mendizabalek, Lide Hernandok eta Iker Laurobak, "SOS Kantak arriskuan" saioaren aurkezleek, ''Haurtxo maite / Noche de paz / Stille nacht'' abesten dute Kontari Landarbaso Abesbatza eta Euskadiko Orkestrarekin. Emanaldi osoa abenduaren 23an, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
Xabier Ormazabalek "Gabon gauean" abesten du Kontari Landarbaso Abesbatza eta Euskadiko Orkestrarekin. Gabon kanten emanaldi osoa abenduaren 23an, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
Egoitz Txurrukak "Olentzero" abesten du Leioako Kantika Korala eta Euskadiko Orkestrarekin. Gabon kanten emanaldi osoa abenduaren 23an, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
Mikel Reparazek "Hator, hator" abesten du Leioako Kontari landarbaso Abesbatza eta Euskadiko Orkestrarekin. Gabon kanten emanaldi osoa abenduaren 23an, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
Ainhoa Larrañagak "Horra, Mari Domingi" abesten du Leioako Kantika Korala eta Euskadiko Orkestrarekin. Gabon kanten emanaldi osoa abenduaren 23an, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
Mireia Gabilondok eta Dorleta Urretabizkaiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaletik ateratako testuak errezitatuko dituzte, Aaron Coplanden lana inspiratu zutenak. Emanaldiak, Euskadiko Orkestraren kontzertu programan, abenduaren 12 (Iruñea), 13 eta 14 (Donostia) eta 15ean (Gasteiz).
Guztira, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lau kontzertu eskainiko ditu biraren baitan; Varsovian, Wroclawn, Krakovian eta Katowicen. Pandemia osteko lehen nazioarteko bira izango da Orkestrarentzat.
Euskadiko Orkestrak gaur abiatuko du pandemiaren osteko bere lehen nazioarteko bira. Poloniako hiriburuan eskainiko du kontzertuetako lehena eta beste hiru hiri ere bisitatuko ditu.
Pandemia osteko lehen nazioarteko bidaia izango da Euskadiko Orkestrarentzat. Lau kontzertu eskainiko dituzte lau puntu desberdinetan, eta ikusmina izugarria da.
Pandemia osteko lehen nazioarteko bidaia da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarentzat. Lau kontzertu emango dituzte Poloniako lau hiritan astean zehar, eta EITB izango dute lagun horietan guztietan.
Orkestrak pandemiaren ondoren egingo duen lehen nazioarteko bidaia izango da Poloniakoa. Ostirala bitartean, lau kontzertu eskainiko dituzte Poloniako lau hiritan.
Aurtengo denboraldiko 6. programari ekingo dio bihar Euskadiko Orkestrak. "Esnaera" deitu diote, eta bi obrak osatzen duten oso programa berezia da: Batetik, Mahlerren 5. Sinfonia ezaguna, eta bestetik, Ramon Lazkano konpositore donostiarraren "Mare marginis" piano eta orkestrarako kontzertua.
EITB Taldeak Euskadiko Orkestrarekin duen aliantzaren baitan, 2022-2023 denboraldiko kontzertuak izango dira ikusgai, aurreko denboraldiko beste hainbat emanaldirekin batera. Euskalduna Jauregian egindako grabazioak dira.
Orkestra zuzendari eta konpositore getxoztarrak Jorge Drexler musikari uruguaitarraren "El plan maestro" kantaren moldaketak egin zituen eta Euskadiko Orkestrarekin grabatu. Grammy Latinoaren golardoa jaso berritan, "oso pozik" agertu da Velazquez.
Euskadiko Orkestraren musika eta EITBren artxiboan gordetako irudiak uztartuko ditu. Urte Berri egunean, osorik izango da ikusgai gurean. Euskadiko Orkestraren 40. urtemugari ere keinua egingo dio.
Euskadiko Orkestraren musika eta EITBren artxiboan gordetako irudiak uztartuko ditu. Urte Berri egunean, osorik izango da ikusgai gurean. Euskadiko Orkestraren 40. urtemugari ere keinua egingo dio.
"¡De película!" kontzertuan, hainbat filmen soinu bandak joko dituzte irailaren 1ean, Kursaalen: "Karibeko piratak", "Titanic", "Maskara", "Bizitza ederra da"… Bi aktore bikoiztailek, gainera, pelikulotako hainbat pertsonaiaren ahotsak egingo dituzte, gaztelaniaz.
Israeldar biolin eta biola jotzaileak Bartoken "Biolarako kontzertua", "Lohengrin" Wagnerren operaren lehen ekitaldia eta Elgarren "1. Sinfonia" joko du, Robert Treviñok zuzenduta.
Abonatuak berritzeko aldiaren ondotik, abonu berriak ekainaren 15ean jarriko dituzte salgai, 80 eurotik 235 eurora arteko salneurrian. Ravelen orkestra lanen bigarren bolumena argitaratuko du, gainera, Orkestrak.
Musika pieza honek lau hamarkada hauetan telebista eta irratian entzun ditugun doinu ezagunak hartu ditu oinarri, guztion oroitzapenean gorde diren saio eta telesail kuttunen sintoniak.
Pablo Astrain margolariaren lana Bilboko Olabeaga auzoaren ondoan dago. Bere obran Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 100 urteko historian parte hartu duten hainbat pertsona ospetsu agertzen dira.