Krisi Ekonomikoa -

Greba Iberian

Pilotuek ez dute Aste Santuan greba egitea baztertzen

50 hegalditik gora geratu dira bertan behera Hondarribiko, Loiuko eta Noaingo aireportuetan. Sustapen ministroak iragarri duenez, bitartekariak aste honetan bertan proposamen bat egingo du.

Loiuko langileen protesta. EITB
Loiuko langileen protesta.
Iberiako langileek 'etorkizunerako plan bat' eskatu dute, Loiun

0:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sepla pilotuen sindikatuak es du baztertzen Aste Santuan ere greba egitea gatazkaren bitartekaritzak egoera konpondu ezean.

Justo Peral Sepla-Iberiako zuzendariak iragarri du TVEn, eta gatazkari irtenbidea eman ezean grebari eustea aztertzen ari direla esan du.

Hala ere, Gregorio Tudela bitartekariaren "esfortzua" aintzat hartu du, "Espainiarentzat negoziatutako irtenbide bat emateko".

Bitartekariaren proposamena

Ana Pastor Sustapen ministroak esan duenez, "enpresa eta sindikatuak nahi eta nahiez akordio batera iritsi behar dira, herritar guztien hobe beharrez".

"Grebaren egun bakoitzean milioika euro galtzen dira", esan du. "Bitartekariak lanean jarraitzen du, eta aste honetan bertan, proposamen bat egingo du. Bi aldeak ados egotea eta gatazkari irtenbidea ematea espero dut", azpimarratu du Pastorrek.

Iberiako langileek protesta egin dute euskal aireportuetan

Iberiako langileek deituriko grebak gaur 50 hegalditik gora bertan behera geratzea eragingo du euskal aireportuetan, Iberiako, Air Nostrumeko eta Vuelingeko hegaldiak, hain zuzen.

Jon Herrera Loiuko enpresa batzordeko presidenteak esan duenez, Loiun "ez da aparteko istilurik egon eta zerbitzu minimoetatik at dagoen langile bakar bat joan da lanera, beraz, jarraipena ia erabatekoa dela esan dezakegu".

Loiun langileek elkarretaratzea egin dute eguerdian konpainiaren "etorkizuneko plan" baten alde eta lanpostuen defentsan.

Astearte honetan bertan behera geratu diren hegaldiak atzoko berberak dira.

Herrerak esan duenez, Iberiako langileek "bitartekariaren lana errespetatuko dugu eta enpresaren jarrera aldatzea espero dugu akordio batera iritsi ahal izateko". Hala ere, "akordiorik lortu ezean, gatazka gogortu egingo da, langileak geroz eta suminduago eta protestarako gogoz daudelako".

Iberiako langileek atzo hasi zuten enpresak aurkeztutako lan-erregulazioko txostenaren aurkako grebaren bigarren astea; izan ere 3.807 kaleratze aurreikusi dituzte.

315 hegaldi

Guztira, Espainia osoan, 315 hegaldi inguru geratu dira bertan behera astearte honetan. Otsailean jada grebak hasi zituztenetik, zazpigarren greba eguna da gaurkoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea