Krisi Ekonomikoa -
Manifestazioak
Mobilizazioak, troikaren doitze neurrien aurka
Europa osoan deitu dituzte murrizketen aurkako manifestazioak.
Erredakzioa
Ehunka lagun atera dira kalera Bilbon, troikaren doitze politiken aurka protesta egiteko. Halaber, Gasteizen, Donostian eta Iruñean ere manifestazioak egin dituzte.
Bilboko protesta Moyua plazan hasi da "Troika pikutara" lelopean. Ezker Batuko, Ezker Anitzako, Alternatibako eta CCOO sindikatuko ordezkariak egon dira, besteak beste, eta "Europako Banku Zentralak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Batzordeak ezarritako politika basatien" aurka azaldu dira.
Testuinguru honetan, "euskal herritarrok beste Europa baten aldeko borrokarako koordinatzeko gai garela erakusteko unea" dela esan dute.
"Hiritarren Marea" plataformak deituta, Europako 80 hiritan egin dituzte mobilizazioak "troikaren aurka herriak batuta" lelopean. Helburua, "murrizketen eta doitze neurrien politikek ekarritako porrota" erakustea da.