Krisi Ekonomikoa -

Zorra erosteko programa

Confebask: 'EBZk ez du huts egin'

Nolanahi ere, EBZren planaren "benetako eragina" zein den ikusi beharko dela ohartarazi du Miguel Angel Lujuak.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EFE
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EFE
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentearen esanetan, Europako Banku Zentralak "ikusmina bete beste erremediorik ez zuen", "Alemania aurka bazegoen ere", baina zorra erosteko programaren eragina aztertu beharko dela ohartarazi du.

"Hainbat entsegu egin eta gero, eta kontuan hartuta ekonomia ez dela suspertu, langabezia altua dela, deflazio arriskua dagoela, tentsio geopolitiko asko daudela eta igandean Greziako hauteskundeak izango direla, EBZk azken arma erabili beste erremediorik ez zuen", adierazi du bere blogean kaleratutako artikulu batean.

EAEko patronaleko presidentearen ustez, "dirua merkatzea zen formula klasikoa, baina interes-tasak % 0,05ean egonda, dagoeneko ez zegoen beste aukerarik, orain arte erabili ez diren tresnak behar ziren". Nolanahi ere, horren arabera, ikusteko dago zein den horren "benetako eragina".

"Planaren helburua, batik bat, deflazioari aurre egitea da, sisteman konfiantza sortzeko behar adina likidezia sartuz", zehaztu du.

Hori horrela, EBZk "sinesgarritasuna" zuela jokoan ohartarazi du Lujuak, "eta ez du huts egin", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask argazkiak EAE Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Enpresen albisteak Europako Banku Zentralari buruzko azken albisteak