Krisi Ekonomikoa -

Zalantza merkatuetan

EBZ eta Bundesbank batzartuko dira zorraren erosketa sustatzeko

Merkatuetako tentsioak baretzeko Espainiako eta Italiako bonuak erostea onuragarria izango dela uste du Mario Draghi Nazioarteko Diru Funtseko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Dragui Europako Banku Zentraleko presidentea Jens Weidmann Bundesbank Alemaniako banku zentraleko arduradunarekin bilduko da datozen egunetan EBZk bonuak erosteko aukeraren egokitasunaz hitz egiteko.

'The Wall Street Journal' AEBetako kazetak zabaldu duenez, merkatuetako tentsioak baretzeko Espainiako eta Italiako zorra erostea onuragarria izango dela uste du Mario Draghik, eta hala helaraziko dio Weidmanni.

Ostegunean marka hautsi zuten Espainiako eta Italiako zorrek. Espainiako Gobernuak erreskatea eskatuko zuela zabaldu zen merkatuetan, eta Draghik agerraldia egin behar izan zuen, merkatuak lasaitzeko. "Euroa babesteko, Europako Banku Zentralak egin beharreko guztia egingo du", esan zuen une hartan, "eta sinetsi, nahikoa izango da".

Oraindik ez dute Draghiren eta Weidmannen arteko bileraren data jakitera eman, baina litekeena da Frankfurten abuztuaren 2an izango den Europako Banku Zentrala Gobernatzeko Batzarra baino lehen izatea.

Bundesbankek ez du zorra erosi nahi

Orain arte, Bundesbankek uko egin dio finantzatzeko arazoak dituzten herrialdeetako zorra erosteari. Hala ere, baliteke bonu horien erosketa (FEEF) Finantza-Egonkortasunerako Europako Funtsaren bitartez egitea, hau da, aldi baterako erreskate-mekanismoaren bitartez.

Gauzak horrela, litekeena da hasiera batean FEEFk zorra erostea, eta, ondoren, Europako Banku Zentralak bigarren mailako merkatura jotzea, interesen beherakada sustatzeko.

Bestalde, Timothy Geithner AEBetako Altxor Departamentuko idazkaria Draghirekin eta Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroarekin bilduko da, banan-banan, astelehen honetan.

Mario Dragui Europako Banku Zentraleko presidentea Jens Weidmann Bundesbank Alemaniako banku zentraleko arduradunarekin bilduko da datozen egunetan EBZk bonuak erosteko aukeraren egokitasunaz hitz egiteko.'The Wall Street Journal' AEBetako kazetak zabaldu duenez, merkatuetako tentsioak baretzeko Espainiako eta Italiako zorra erostea onuragarria izango dela uste du Mario Draghik, eta hala helaraziko dio Weidmanni.Ostegunean marka hautsi zuten Espainiako eta Italiako zorrek. Espainiako Gobernuak erreskatea eskatuko zuela zabaldu zen merkatuetan, eta Draghik agerraldia egin behar izan zuen, merkatuak lasaitzeko. "Euroa babesteko, Europako Banku Zentralak egin beharreko guztia egingo du", esan zuen une hartan, "eta sinetsi, nahikoa izango da".Oraindik ez dute Draghiren eta Weidmannen arteko bileraren data jakitera eman, baina litekeena da Frankfurten abuztuaren 2an izango den Europako Banku Zentrala Gobernatzeko Batzarra baino lehen izatea.Bundesbankek ez du zorra erosi nahiOrain arte, Bundesbankek uko egin dio finantzatzeko arazoak dituzten herrialdeetako zorra erosteari. Hala ere, baliteke bonu horien erosketa (FEEF) Finantza-Egonkortasunerako Europako Funtsaren bitartez egitea, hau da, aldi baterako erreskate-mekanismoaren bitartez. Gauzak horrela, litekeena da hasiera batean FEEFk zorra erostea, eta, ondoren, Europako Banku Zentralak bigarren mailako merkatura jotzea, interesen beherakada sustatzeko. Bestalde, Timothy Geithner AEBetako Altxor Departamentuko idazkaria Draghirekin eta Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroarekin bilduko da, banan-banan, astelehen honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Alemania albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak EBZri buruzko azken albisteak gaur