Ekonomia -

Krisia Fagorren

Bideragarritasun planari erantzuteko eskatu dute Edesako langileek

Astelehenera bitarteko epea eman diote Mondragon Taldeari bideragarritasun planari buruzko erabakia hartzeko.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko Edesa lantegiko langileek eurek aurkeztutako bideragarritasun planari "lehenbailehen" erantzuna emateko eskatu diote Mondragon Taldeari.

"Konfort negozioa aurrera ateratzeko borrokan ari gara, eta guk egin ditugun ekarpenekin bideragarria da", adierazi dute langileek. Hala ere, ibilbidearen puntu kritikora heldu direla eta luzamendurik gabe Mondragon Taldearen erantzuna behar dutela gaineratu dute.

Bideragarritasun planaren sustatzaileek astelehenera bitarteko epea eman diote Mondragon Taldeari erantzuna emateko, eta "erantzunik ez badago, ez dutela onartuko ulertuko dugu".

Edesako langileek eta Basauriko eta inguruko herrietako biztanleek manifestazioa egin dute igande eguerdian Basaurin, Edesaren egoerari irtenbide bat eman diezaiotela eskatzeko.

"Baietz Basauri" plataformak deituta egin den manifestazioa 13:00etan atera da Benta plazatik, eta Edesako langileei babesa erakusteaz gain, enpleguaren suntsitzea salatu dute.

200 bat lagunek parte hartu duten manifestazioan, eta amaieran Edesako langileek agiri bat irakurri dute. Agiri horretan, Basauriko herriari eta eskualdeko Udalei eskerrak eman dizkiete une zailetan eman dieten babesagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Edessa etxetresna elektrikoak Basauri Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak