Ekonomia -
Corrugados Azpeitia
Enpresa-batzordeak kaleratzeen aurka helegitea aurkeztuko du
Iragan asteartean Auzitegi Nazionalak plazaratutako sententziaren kontra Gorenaren aurrean helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek.
Erredakzioa
Gallardo Taldeak Azpeitiako (Gipuzkoa) eta Mallas Lasaoko lantegietan aurkeztutako kaleratze kolektiboa babestu zuen Auzitegi Nazionalaren epai batek asteartean, baina Corrugados Azpeitiako enpresa-batzordeak helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenaren aurrean.
Iragan asteartean Auzitegi Nazionalak plazaratutako sententziaren kontra Gorenaren aurrean helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek Azpeitian, prentsaurreko batean.
Gainera, administrazio desberdinekin bildu eta sententziaren balorazio bat emango dute laster. ELA eta LAB sindikatuen ahotan, "ez dira bide guztiak agortu".
Lan-erreforma
Horregatik, "Corrugados Azpeitia eta Mallas Lasao enpresetako lanpostuak defendatzeko azkenera arte joateko" borondatea azaldu dute sindikatuek. Zentzu horretan, "lan-erreformak enpresaburuei langileen aurka egiteko arma guztiak ematen dizkie, kasu honetan bezalaxe", kritikatu du.
Azkenik, Auzitegi Nazionaleko sententzia "Euskadiko auzitegietan bi enpresetako langileen interesen aldeko epaien ostean" heldu dela gogorarazi dute. "Inboluzio prozesu batean murgilduta gaude eta Auzitegi Nazionala lan-erreformaren homogeneizagailua da", gaineratu dute.