Ekonomia -

Erreforma fiskala

Espainiak 'biziki kontsultatu' ez diola esan du Europako Batzordeak

“Testuinguru honetan ikusi egin beharko dugu erabakiak herrialdeek aholkatutakoarekin bat datozen”, adierazi du Olli Rehnek.

Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteordea. EFE
Olli Rehn
Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteordeak ostiral honetan azaldu duenez, Espainiako Gobernuak ez dio “biziki” kontsultatu, gaur erreforma fiskala onartu baino lehen. Orain aldaketa hori aztertuko duela esan du, herrialdeek aholkatutakoarekin bat datozen ikusteko.

“Orokorrean bagenekien Espainiako Gobernuak zergen arloan akzio gehiago hartzeko planak zituela, baina ezin dut esan horiei buruz biziki kontsultatu gaituenik, beraz, orain erabakiak aztertuko ditugu, eta herrialdeek egindako aholkuekin bat datozen ikusiko dugu”, esan du Rehnek.

Ekonomia Gaietarako Batzordeko arduradunak azaldu duenez, behin Batzordeak onartutako neurrien eta Bruselak ahokatutakoen arteko alderaketa egiten denean, ondorioen berri emango dute.

“Testuinguru honetan ikusi egin beharko dugu erabakiak herrialdeek aholkatutakoarekin bat datozen”, adierazi du Olli Rehnek.

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak, bileraren amaieran esan duenez, gaur onartutako erreforma “duela denbora askotik Europako Batzordearekin hitz eginda dago, baina aholkuekin erabat bat dator".

Rehnek ez du ezer esan nahi izan Espainiako ministroaren iritzi horri buruz, ezta erreforma aholkuekin bat datorren gaiari ere, Batzordeak analisi zehatz bat egin arte.

BEZa igotzearen alde dauden aholkuak babestu ditu Europar Batasunak

Bestalde, Europar Batasuneko Ekonomia ministroek ostiral honetan Europako Batzordeak Espainiarentzako egindako aholkuak babestu dituzte, aldaketarik gabe. Horien ustez, BEZaren oinarria zabaltzeko marjina zabaldu behar da, eta kontsumoari zerga ezarri, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea