Ekonomia -

Erreforma fiskala

Zergak % 12,5 jaitsiko ditu Espainiako Gobernuak 2015ean

Urtean 24.000 euro baino gutxiago kobratzen dutenen kasuan, jaitsiera % 23,5ekoa izango da.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak batez besteko % 12,5eko jaitsiera egingo du pertsona fisikoen gaineko zergan (PFEZ), 2015. urtetik aurrera, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak Ministroen Kontseiluaren ostean iragarri duenez.

Urtean 24.000 euro baino gutxiago irabazten dutenen kasuan, jaitsiera % 23,5ekoa izango da.

Gainera, familia ugariek eta seme-alabak edota pertsona urrituak dituztenek urtean 1.200 euroko kenkariak izango dituzte.

Sozietate zerga % 28ra jaitsiko dute 2015. urtean, eta % 25era 2016an.

Bestalde, balio erantsien gaineko zerga (BEZ) ez da igoko, osasun produktu batzuetan izan ezik, kasu horietan Europak behartuta igoko baita.

Erreforma honekin, Espainiako barne produktu gordina (BPG) % 0,55 haziko dela esan du Cristobal Montoro Ogasun ministroak.

Horren esanetan, helburua enplegua sustatzea eta lan errenten presio fiskala murriztea da.

Halaber, "denei" zergak jaisteko ordua dela esan du, egindako "esfortzuak" saritzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Espainiako Gobernua Ekonomia berriak Gaurko titularrak Albisteak Zergak gaur