Ekonomia -

Txirotzea

EAEk eta Nafarroak gutxieneko soldata propioa izatea eskatu du LABek

Etxaidek deitoratu duenez, ustezko hazkunde ekonomikoak krisian sortutako eredu bat iraunarazten du. Eredu ekonomiko horretan "mozkinak pribatizatu eta galerak sozializatzen dira", salatu du.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
LABek probreziaren kontrako premiazko plana eskatu die erakundeei

0:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pobreziaren aurkako "premiazko" egitasmo bat eskatu du gaur Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiak. Bestalde, sindikatuen eta enpresaburuen arteko akordio bat eskatu du Euskadin eta Nafarroan lanbidearteko gutxieneko soldata propio bat ezartzeko. Horrela, soldatak igotzea lortu nahi du Etxaidek.

Mikel Saralegik eta Etxaidek prentsaurrekoa eman dute sindikatuaren egoitzan, Bilbon. Sindikatuak txosten bat egin du pobretze eta prekarizazio politikak aztertzeko. Euskadin eta Nafarroan, 2014ko lehen hiruhilekoan, egin dute azterketa.

Lan mundua "pobrezia eta prekarietate lantegi handi bat" bihurtzen ari dela azaltzen du txostenak. Langabezian bi urte baino gehiago eman dituzten langabeen kopuruak gora egin du (10 langabetik lauk) eta babes sozialerako sistemaren gabeziak areagotu dira.

Lanpostuen deuseztapena

Euskadin eta Nafarroan lanpostuak deuseztatzen ari direla azpimarratu du ikerketak. Horrela, urteko lehen hiruhilekoan 9.700 lanpostu deuseztatu zituzten. Aldi baterako lanak ugaritu dira (langileen % 17). Gainera, soldatek behera egin dute eta oro har gizartea txirotzen ari da.

Etxaidek deitoratu duenez, ustezko hazkunde ekonomikoak krisian sortutako eredu bat iraunarazten du. Eredu ekonomiko horretan "mozkinak pribatizatu eta galerak sozializatzen dira", salatu du. "Aldatu nahi ez diren" politikak kritikatu ditu LABek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Langile Abertzaleen Batzordeak EAE Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Soldatak gaur