Ekonomia -
Hazkunde-estrategia
Tubaxecek akordio bat sinatu du Italiako IBF enpresa erosteko
Tratua arrakastaz itxiz gero, Tubacexek produktuen aukera osatu ahal izango du, baita petrolioaren, gasaren eta energiaren sektorean duen presentzia handitu ere.
Erredakzioa
Tubacexek intentzioen akordio bat sinatu du, IBP enpresa italiarra erosteko. 2014ko azken hiruhilekoan gauzatuko litzateke hori.
Operazioa hazkunde-estrategiaren barruan kokatu dute, Tubacesen planean aurreikusitakoa, egoitza Laudion (Araba) duen konpainiak azaldu duenez.
Tratua arrakastaz itxiz gero, Tubacexek produktuen aukera osatu ahal izango du, baita petrolioaren, gasaren eta energiaren sektorean duen presentzia handitu ere.
IBF enpresa liderra da hodiak eta altzairu herdoilgaitzarentzako osagai bereziak fabrikatzen, besteak beste, euskal enpresak ohar batean esan duenaren arabera.
300 langilerekin, IBPk bi fabrika ditu Italian, eta 140 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean.
Tubacexek aste honetan jakinarazi duenez, urteko lehen seihilekoan zergak baino lehen 17,9 milioiko mozkinak izan ditu, % 39,8ko gehikuntza, 2013ko epe berarekin alderatuta.