Ekonomia -

Araban egindako furgoneta

Mercedes-Benz, 'oso pozik' furgoneta berriak izan duen harreragatik

Nazioarteko 250 kazetari Euskadin dira egunotan Gasteizen egiten duten Vito furgoneta probatzen. Gaur Bilbon egin dute aurkezpena.

Ibon Areso Bilboko alkatea, Vito furgoneta berrian. EFE
Mercedes Vito
Ibon Areso Bilboko alkatea, Vito furgoneta berrian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes-Benz etxea "oso pozik" dago Vito furgoneta berriak izan duen harreragatik, Klaus Jürgenbenzinger marka alemaniarraren Proiektu Estrategikoen buruak gaur adierazi duenez.

Vito furgonetaren modelo berria Gasteizen egiten dute. Horren harira, irailaren 29tik nazioarteko 250 kazetari Euskadin daude furgoneta probatzen.

Gaur, Bilbon, Itsas Museoan, izan dira Mercedeseko arduradunak, eta Ibon Areso Bilboko alkateak ibilgailua probatu ahal izan du.

Jürgenbenzingerrek agerraldian adierazi duenez, "oso pozik gaude ibilgailuak izan duen harreragatik; kontzesionarioetan datozen asteetan egongo bada ere, ondo doa kontua. Aurrena Alemanian ipiniko dugu salgai, eta gero, Espainian".

Jürgenbenzingerren esanetan, Vito furgoneta berria "eskualde honetako alaba da, hemen fabrikatzen da eta harro gaude mundu guztiko kazetariak Bilbotik Gasteizera, mendi artean, gurekin batera ibiltzeagatik. Guztiak oso pozik daude".

Aurkezpenerako Bilbo aukeratu izana eskertu die Mercedeseko arduradunei Ibon Areso hiribilduko alkateak. Haren hitzetan, Euskadin egindako furgoneta da Vito, eta, horrenbestez, enplegua sortzen du "funtsezkoa" den arlo batean, automobilgintzaren sektorean hain justu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Araba EAE albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Industria sektorea gaur