Ekonomia -

Deslokalizazioa

Candy Hoover ixteko erabakiaren aurka protesta egin du Bergarak

Ehunka pertsonek manifestazio batean parte hartu dute lantegia zabalik mantentzea eskatzeko. Lehentxeago, Bergarako Udalak mozio bat onartu du gauza bera eskatzeko.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Candy enpresako langileek planta ez ixtea eskatu dute

0:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagunek manifestazioa egin dute gaur Bergaran (Gipuzkoa), Candy Hoover enpresa zabalik jarraitzea eskatzeko. Lantegiak 150 langile ditu eta itxi behar dutela iragarri du zuzendaritzak. Fabrikak “etorkizuna” duela eta “bideragarria” dela errepikatu dute langileek arratsaldean.

Protesta Bergarako erdialdean egin dute eta “Lanpostu eta etorkizun duin baten alde” lelopean kaleak hartu dituzte manifestariek.

Manifestazioa egin baino lehen, Bergarako Udalak mozio bat onartu du ezohiko udalbatzan. Candy Hoover aurrera jarraitzea eskatu du Udalak. Bestalde, lantegiko lur-sailak bere horretan uztea eskatu dute zinegotziek. Bilduk, Aralarrek, EAJk eta PSE-EEk mozioari babesa eman diote.

Kontsultaldia

Kontsultatzeko garaia ostegunean hasiko da eta langileen ordezkariek 150 lanpostuak mantentzea eskatuko diote zuzendaritzari.

Bestalde, Candy Hoovereko langileak Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin bilduko dira azaroaren 19an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Gipuzkoako albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Bergara Gaurko azken orduko albistea Azken ordukoa protestak Enpresen albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Industria sektorea gaur