Ekonomia -

Landhome

Beharginak 'aberriratzen' dituzten enpresei diru-laguntza emango diete

Eusko Jaurlaritzaren egitasmoak 400.000 euroko aurrekontu-saila izango du, Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak azaldu duenez.

Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburua. Argazkia: EFE
Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburua. Argazkia: EFE
Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburua. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzerrian lanean ari diren eta eskarmentua duten euskal profesionalak, zuzendariak eta teknikariak kontratatzen dituzten enpresei diru-laguntzak emango dizkie Eusko Jaurlaritzak.

Saiakuntza bat baino ez da, baina programak 400.000 euroko partida bat izango du, Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoren azaldu duenez.

“Atzerrian eskarmentua frogatzerik” duten profesionalak kontratatzeko aukera duten enpresei diruz laguntzeko mekanismo bat izango da. Diru-laguntzarekin kontratuaren lehen urteko soldataren “zati” bat estaliko du Jaurlaritzak. Hau da, praktikan soldataren zati bat ordainduko du.

Urteko soldata gordinaren % 30-50 estaliko du diru-laguntzak, sailburuak argitu duenez. Hala ere, kasuz kasu aztertuko dutela erantsi du Tapiak.

Landhome egitasmoa Euskadira itzuli nahi den profesionalarentzako izango da, Tapiak azaldu duenez, enpresak lantokia edo lanpostu bat emateko zailtasunak dituenean.

Egokitu behar diren euskal enpresen mesederako ere izango dela goraipatu du sailburuak, atzerrian esperientzia duten langile kualifikatuen eskarmentua behar dutelako.

Interlehian eta Gauzatu

Gainera, Gobernu Kontseiluak beste programa bat onartu du: Interlehian. Hau ere saiakuntza da eta 300.000 euroko aurrekontu-saila izango du. Euskadiko enpresa txiki eta ertainei nazioarteko lizitazioetan parte hartzeko laguntza ematea nahi du egitasmoak.

Bi programa pilotuez gain, Gobernu Kontseiluak Gauzatu deitu du berriro. Egitasmo berritzaileetan inbertsioa sustatzeko ekimena da eta ekitaldi honetan 26 milioi euroko partida izango du. Kasu honetan, dirua ez dute laguntzetan xahutuko, maileguetan baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Dirulaguntzak