Ekonomia -
Negoziazioa
Lanbideko sindikatuen proposamenak aztertuko ditu Eusko Jaurlaritzak
Bilera egin dute ostegun honetan, Lakuan. Exekutiboa aieru onarekin atera da batzarretik, baina sindikatuak ez. ELAk, LABek eta UGTk Jaurlaritza kritikatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Lanbideko gatazka konpontzeko sindikatuen proposamenak aztertuko ditu Eusko Jaurlaritzak, eta datorren astean aldebiko bilerak egingo ditu sindikatu bakoitzarekin.
Bilera egin dute ostegun honetan, Exekutiboaren egoitzan, Lakuan (Gasteiz). Jaurlaritza aieru onarekin atera da batzarretik, baina sindikatuak ez. ELAk, LABek eta UGTk Jaurlaritza kritikatu dute.
Exekutiboak egindako azken proposamenari ekarpenak egin dizkiote ELAk, UGTk, LABek eta CCOOk bileran. Sindikatuen iradokizunak entzun ditu Jaurlaritzak, eta sakon aztertzeko konpromisoa hartu du.
Enplegu Saileko iturriek azaldu dutenez, proposamenek ez diete dokumentuko ardatzei eragiten. Horregatik, datozen egunetan akordio bat adostea espero dute.
Aldebiko bilerak astean zehar
Datorren astean aldebiko bilerak egiteko sindikatuak deituko ditu Angel Toñaren Sailak. Ondoren mahaia berriro deituko du agiri berri bat aurkezteko, sindikatuetako iturriek azaldu dutenez.
Gobernuaren proposamenaren ?zehaztasun falta? kritikatu du ELAk. Exekutiboak lanpostuen zerrenda (RPR) onartu nahi izatea salatu du sindikatu abertzaleak.
Akordioa ?oraindik oso urrun? dagoela onartu du Raul Arza Euskadiko UGTren idazkari nagusiak.
Jaurlaritzak gaurko bilerara eraman duen proposamena ?nahikoa? ez dela esan du LABek, ?soldata eta 170 lanpostu gutxiago? suposatzen dituelako. Horregatik, testua errefusatu du sindikatu abertzaleak, Joseba Izaga ordezkariak azaldu duenez.
Jose Traspadernes CCOOko ordezkaria, aldiz, ?susmo onarekin? atera da bileratik.