Ekonomia -

Erresuma Batua

Ana Botin, Cameronen enpresari aholkularien kontseiluko kide berria

Erresuma Batuko lehen ministroaren 'Business Advisory Group' taldea osatuko duten 19 kideetako bat izango da.

Ana Botin Santander bankuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Ana Botin Santander bankuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Ana Botin Santander bankuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Botin Santander bankuko presidentea David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaren enpresari aholkulari kontseiluko (Business Advisory Group) kide izateko aukeratu du gobernu britainiarrak.

19 kidez osatutako taldea hiru hilabetez behin elkartuko da "ekonomiako alor kritikoez eta Erresuma Batuak aurre egin beharreko negozioei buruzko" goi-mailako aholkularitza eskaintzeko lehen ministro britainiarrari eta haren gobernuko ministroei.

Ildo horretan, ekonomiaren lehentasunen eta arduren gaineko eztabaidagune bat izango da enpresa eta finantza munduko kideez osatutako kontseilua.

"Eztabaidak informalak izango dira horiek irekiak eta emankorrak izatea errazteko, eta parte-hartzaileek beren ikuspuntu pertsonala -eta ez enpresariala- ematea nahi dugu", gaineratu du Erresuma Batuko gobernuak. Kontseiluko kideren batek bileraren batera azaldu ezin badu ere, Cameronen gobernuak ez du ordezkorik jarriko.

Hauek osatzen dute David Cameronen enpresari aholkulari kontseilua: Ana Botin, Santander bankuko presidentea; Alison Brittain, Whitbreadeko kontseilari delegatua, Bob Dudley BPko kontseilari delegatua; Xavier Rolet, Londreseko Burtsako kontseilari delegatua; Steve Varley, EYko presidentea; Warren East, Rolls Royceko kontseilari delegatua; Nigel Wilson, Legal & Generaleko kontseilari delegatua; Carolyn McCall, Easyjeteko kontseilari delegatua; David Joseph, Universal UK-ko presidente eta kontseilari delegatua; Robert Noel, Land Securitieseko kontseilari delegatua; Jayne-Anne Ghadia, Virgin Moneyko kontseilari delegatua; Eileen Burbidge, Passion Capitaleko bazkidea; Jeff Fairburns, Persimmoneko kontseilari delegatua; Andy Clarke, ASDAko kontseilari delegatua; Paul Walsh, Compass Grouoeko presidentea; Simon Segars, ARMko kontseilari delegatua; Steve Wadey, QinetiQeko kontseilari delegatua; John Nelson Lloyd´s of Londoneko presidentea eta Liv Garfield, Severn Trenteko kontseilari delegatua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua albisteak David Cameron Banco Santander argazkiak Enpresak