Ekonomia -
Zigorra
21 automozio-enpresak 171 milioi euroko isuna historikoa jaso dute
Konpetentziako eta Merkatuen Batzorde Nazionalak (CNMC) Konpetentziaren Defentsarako Legearen aurkako praktikengatik ezarri dio aipatutako isuna.
Agentziak | Erredakzioa
Konpetentziako eta Merkatuen Batzorde Nazionalak (CNMC) bere historiako isunik altuena ezarri du; izan ere, 21 automozio-enpresari 171 milioi euroko isuna jarri die. Enpresak dira fabrikatzaileak, banatzaileak, merkaturatzaileak eta salmentaren osteko zerbitzukoak, eta lan egiten dute Estatu osoan. Hain zuzen, Konpetentziaren Defentsarako Legearen aurkako praktikengatik ezarri zaizkie isunak.
Batzordearen iritziz, ematen du enpresa horien praktikak kartel batekoak direla, eta egiaztatutzat jotzen du horiek “etengabe eman diotela elkarri informazio konfidentziala eta garrantzitsua dena, gaur egunekoa eta etorkizunekoa eta oso bereizita, lantzen duten ia edozein arlori eragiten diona”.
Merkatuko % 91
Zigorra jaso duten enpresek, guztira, merkatuko % 91 hartzen dute; ia marka generalista guztiak daude zerrendan, eta "Premium" izeneko batzuk ere bai.
Konpetentziaren ustez, hartu-emana erabateko isiltasunez eta sekretupean egin izan dute.
Isunik altuenak jaso dituztenen artean, besteak beste, Citröen (14,7 milioi), BMW (8 milioi), Ford (20,2 milioi), General Motors (22,827 milioi), Peugeot (15,7 milioi) edo Renault España Comercial (18,2 milioi) daude.