Ekonomia -

Lana

Txandakako lan-erregulazio espedientea proposatu dute CELeko langileek

Beharginek deitoratu dutenez, Lucart taldeak “80 lanpostu deuseztatzea” planteatu du, baita soldaten jaitsiera “basati” bat ere. Erakundeen babesa eskatu dute, “atzera bueltarik ez duen” une batean.

CEL elkarretaratzea
CEL elkarretaratzea
CEL enpresako langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txandakako lan-erregulazio plan bat aplikatzea proposatu diote CEL taldeko langileek Lucart enpresari, “lanpostu guztiak” mantentzeko. Lucart paper-fabrikak erosteko proposamen bakarra aurkeztu zuen taldea da.

Zentzu horretan, Lucart taldeak “80 lanpostu deuseztatzea” planteatu duela deitoratu dute beharginek, baita soldaten jaitsiera “basati” bat ere. Horregatik, erakundeen babesa eskatu dute, “atzera bueltarik ez duen” une batean; izan ere, azaroaren 23a baino lehen akordiorik ez badago, CEL “likidaziora pasako litzateke”.

Paper-fabriketako langileek elkarretaratzea egin dute ostegun honetan foru jauregiaren aurrean, 'Enpleguaren defentsan, CEL taldea, irtenbidea! Enkarterrin, industriarik gabe, etorkizunik ez' lelopean.

Protestan, manifestariek ‘Aldundia inplikazioa’ oihukatu dute; izan ere, langileek bizi duten egoera “zailaren” aurrean erakundeak “hirugarren maila” batean mantendu direla uste dute.

Langileen ordezkariak Lucart Italiako taldearekin bildu ziren atzo. Konkurtsoko administratzaileak ezarritako epearen barruan eskaintza aurkeztu zuen enpresa bakarra da.

Bilera astelehenean

Italiako taldearen abokatuekin eta konkurtso-administratzailearekin datorren astelehenean biltzea espero dute langileek. Gauzak horrela, Lucart dioenaren “zain” daude. Beharginen ahotan, Italiako enpresa “endrokaturik” dago eta “mugimendurako tarte oso txikia” dute.

Akordio bat adosteko azaroaren 23ra arteko epea eman zien konkurtsoko administratzaileak langileei eta Italiako enpresari. Lucartek bost urtetan 20 milioi euro inbertitzeko asmoa du. “Negoziazioak arrakastarik ez badu, guztiak likidaziora pasako ginateke eta kontratuak amaituko lirateke”, ohartarazi du Asier Pardo beharginen ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Lana albisteak ABEEE Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Zalla albisteak Gueñes azken ordukoa Enpresen albisteak Enkartazioak