Ekonomia -

SIEMENS GAMESA

Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Siemens Gamesaren jarrera-aldaketa

Arantxa Tapia sailburuak langileekin "gardentasunaz" negoziatzeko eta neurri "ez traumatikoak" adosteko eskatu dio, enpresaren etorkizuna eta lehiakortasuna bermatzeko.

Gamesa
Gamesa
Kaleratzeak alde batera utzita hasi ditu negoziazioak enpresak langileekin

Agetziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian lan-erregulazioko espedientea bertan behera uztearen kontura Siemens Gamesak izan duen jarrera-aldaketa positibotzat jo du Eusko Jaurlaritzak. Ildo horretan, langileekin "gardentasunaz" negoziatzeko eta neurri "ez traumatikoak" adosteko eskatu dio, enpresaren etorkizuna eta lehiakortasuna bermatzeko.

Siemens Gamesak proposatutako lan-erregulazioko espedientearen arabera, 272 langile kaleratuko zituzten Espainian, horietatik 48, Zamudion (Bizkaia).

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak pozik agertu da enpresak jarrera-aldaketa izan duelako; izan ere, "aldaroko informazio ematen ibiltzea ziurgabetasuna" sortarazten du eta enpresak duen etorkizunari begira ere "nolabaiteko mesfidantza" pizten du.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, langileekin "zuzeneko negoziaketa eta gardentasuna" dira "irtenbiderik onena". "Eta oraingoz badirudi hori dela gertatu dena", gaineratu du Tapiak.

Ildo horretan, enpresak irtenbide "ez traumatikoen" alde egin izana azpimarratu du sailburuak, "bidea hori izan behar baita", esan du.

Bestalde, zuzendaritzaren planari "sinesgarritasuna" ematen diola esan eta gero, enpresak etorkizuna duela esan du, eta "elkarrekin ibili beharreko bidea" dagoela gaineratu du.

Sindikatuek eta enpresak negoziatzen jarraituko dute

Sindikatuek eta Siemens Gamesak negoziatzen jarraituko dute abenduaren 13an eta 14an, EREa bertan behera utzi ostean, langile kopurua murrizteko neurriak adosteko helburuarekin, gaur lehenengo batzarra egin eta gero, sindikatuetako iturrietatik jatera eman dutenez.

Sindikatuek eta enpresak lehenengo hartu emana gaur izan dute, multinazionalak Espainiako Estatuan 272 langile gutxiago izan nahi dituelako, baina neurri traumatikorik gabe.

Bilera horretan UGTk, CCOOk, ELAk eta LABek azpimarratu dute neurriak aurrejubilazioetara, borondatezko kaleratzeetara, zentro trukaketara eta eszedentzietara mugatu beharko liratekeela.

UGTko iturrietatik azaldu dute aurrejubilatzeko moduan egon litekeela langileriaren % 30 inguru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Eusko Jaurlaritza berriak EAE Multinazionalak berriak Siemens Gamesa Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Zamudio Lan gatazkak Euskal enpresak azken ordukoa