Ekonomia -

Ingurumena

Plastikozko poltsak doan banatzeko debekua atzeratu du Espainiako Gobernuak

Plastikozko poltsak banatzeko debekua 2020an sartu behar zen indarrean, eta 2018an poltsa bakoitza kobratzeko erdiko pausoa eman behar zuten, baina kalkulu bat zen, Exekutiboak azaldu duenez.

Plastikozko poltsak doan banatzeko debekua atzeratu du Espainiako Gobernuak. Irudia: EiTB
Plastikozko poltsak doan banatzeko debekua atzeratu du Espainiako Gobernuak. Irudia: EiTB
Plastikozko poltsak doan banatzeko debekua atzeratu du Espainiako Gobernuak. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Plastikozko poltsak kobratzen hasi behar ziren martxoaren 1etik aurrera, baina neurria atzeratu du Espainiako Gobernuak; izan ere, Estatu Kontseiluaren ebazpenaren zain dago.

Errege-dekretuaren arabera, hasiera batean plastikozko poltsak banatzeko debekua 2020an sartu behar zen indarrean, eta 2018an poltsa bakoitza kobratzeko erdiko pausoa eman behar zuten, baina kalkulu bat baino ez zen, Ingurumen Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez.

Errege-dekretua behin betiko onartzeko data zehazterik ez duela onartu du Ministerioak orain, baina 2018ko lehen seihilekoa amaitu baino lehen gertatzea espero du.

5 eta 15 zentimo artean

Plastikozko poltsa bakoitzeko 5 eta 15 zentimo artean ordaindu beharko dute kontsumitzaileek, neurria indarrean sartzen denetik 2020an behin betiko debekura arte; oso arinak diren poltsak eta material konpostagarrikoak salbu.

Plastikozko poltsak murrizteko Errege-dekretuaren zirriborroari egindako alegazioak aztertu ondoren, testua Europako Batzordearen esku geratu zen, arau teknikoa bezala baloratzeko. Ministerioko iturrien hitzetan, atzerapena horregatik gertatu da; izan ere, Espainiako ordenamendu juridikoak Europa Batasuneko araudia barneratu behar du.

Behin erantzuna jaso ondoren, orain testua Estatu Kontseiluari bidaliko diote, ebazpena igorri dezan. Bi prozesuen emaitzarekin, behin betiko testua onartuko du Ministroen Kontseiluak.

Azken hamarkadan, plastikozko poltsen kontsumoa erdira murriztu da Espainian; 2007an biztanle bakoitzeko 317 poltsatik, 2014an 144 poltsara pasa da, sektoreko datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Espainia Gizartea bideoak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Merkataritza Supermerkatuak gaur Euskadiko kutsadura gaur