Ekonomia -

Astelehen honetatik aurrera

Euskal enpresen teknologia-aurrerakuntzak, Hannoverreko Industria-Azokan ikusgai

Fabrikazio informatizatuaren alde Euskadik egindako apustua erakutsiko dute, bezeroak eta inbestitzaileak erakarri nahian.

Euskal enpresetako aurrerakuntza teknologikoak Hanoverren izango dira. Argazkia: EFE
Euskal enpresetako aurrerakuntza teknologikoak Hanoverren izango dira. Argazkia: EFE
Euskal enpresetako aurrerakuntza teknologikoak Hanoverren izango dira. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko 19 enpresa 2018ko Hannoverreko Industria-Azokan izango dira datozen egunotan, Alemanian, euren produkzio- eta teknologia-prozesuetan lortutako aurrerakuntzak erakusteko asmoz.

Apirilaren 23tik 27ra izango da azoka. 25 pabilioitan antolatutako bost industria-lehiaketa garrrantzitsu egingo dituzte, eta 65 herrialdeetako 5.000 erakusketari izango dira bertan, tartean, Txinakoa, Indiakoa eta Mexikokoa (herrialde gonbidatua baita).

Alor industrialean teknologia berrien erabilpenaren aurrerakuntzak agerrarazteko, nazioarte mailako erakusleiho nagusia bihurtu da Hannoverreko azoka. Gauzak horrela, fabrikazio informatizatuaren alde Euskadik egindako apustua erakutsiko dute, bezeroak eta inbestitzaileak erakarri nahian, Bilboko Merkataritza Ganberak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Euskadik azoka horretan jarriko dituen erakusketariren artean daude doitasun handiko mekanizazio-enpresak, torneatutako piezen serie-fabrikazioa, xafla- eta hodi-mozketa eta lana, forjaketa, kautxu eta plastikoaren eraldatzea eta mihiztadura, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Alemania bideoak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Enpresen albisteak Industria sektorea