Ekonomia -

Ez ohiko ministro kontseilua

Aire-eremua berriz zabaldu du AENAk

Duela minutu batzuk eman du Sustapen Ministerioak erabakiaren berri. Aire-kontrolatzaileak hasi dira euren lanpostuetara bueltatzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako aire-eremua ireki du AENAk, Sustapen Ministerioko iturriek EFEri jakinarazi diotenez. Aireportuetan eta kontroleko dorre guztietan normaltasuna dagoela adierazi AENAk, eta hori horrela, 19:00etarako hegaldiak espero dituzte. Une hauetan, AENA aire-konpainiekin harremanetan dago eta euren hegaldiak antolatzeko esan diete. Dena den, aireportura joan aurretik, bidaiariek euren konpainiarekin hitz egiteko eskatu dio AENAk bidaiariei. AENAk 4.300 hegaldi aurreikusita zituen gaurko; eguerdiko ordu bietako datuen arabera, 1.148 helduera eta 1.100 irteera bertan behera utzi dituzte.

AENA 30 operazio egiteko gai izango da 16:00etatik aurrera Barajasen, Madrileko aireportuan, Eurocontroli aurretik baimena eskatuta, enpresaren arabera.

Momentu hauetan, normaltasuna berreskuratzen ari dira eta arratsaldeko kontrolatzaile guztiak euren lanpostura itzultzen ari dira.

AENAren arabera, Espainian dauden aire-kontroleko zazpi zentroak lanean dira.

Alarma egoera

Aireportuetako anabasa konpondu ez denez, Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri duela jakinarazi du Alfredo Perez Rubalcaba Barne Ministroak.

Goizeko bederatzietan abiatu da ez ohiko ministro kontseilua eta 15 egunean indarrean egongo den dekretu hori kaleratzea erabaki dute. Espainiako Gobernuak 32 urteetan, Frankismo garaitik, ez du halako neurririk hartu.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Mariano Rajoy oposizioko liderarri erabaki horren berri eman diola esan du Rubalcabak.

Espainiako Gobernuko presidenteordearen esanetan, kontrolatzaile guztiak lanera deituko dituzte eta lantokira ez doana, kartzela zigorra ekar lezakeen desobedientzia delitua leporatuko diote eta epailearen aurrera eramango dute, azaldu du Rubalcabak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea