Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

Orozkoko lan istripuan zauritutako bigarren langilea hil da

Hildako bi beharginek lan egiten zuten Arcanor enpresako lankideek bi orduko lanuztea eta manifestazio isila deitu dituzte herrian ekainaren 12an.

Larrialdietako langileak beharginak artatzen. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Larrialdietako langileak beharginak artatzen. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Larrialdietako langileak beharginak artatzen. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orozkon maiatzaren 29an izandako lan istripuan zauritutako bigarren behargina hil da, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Hildako bi langileek lan egiten zuten Arcanor enpresako lankideek bi orduko lanuztea (12:00etatik 14:00etara) eta manifestazio isila deitu dituzte ekainaren 12an herrian bertan, udaletxeko plazatik abiatuta.

Ezbeharrean zauritu zen beste langilea istripua izan eta ordu gutxira hil zen.

Lan istripua Arriberri harrobian gertatu zen. 54 eta 47 urteko beharginak konpontzen ari ziren makinan harrapatuta gelditu ziren. Bi zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman zituzten: bat, helikopteroz; bigarrena, anbulantzian. Zauritutako langileetako bat egun horretan bertan hil zen.

LABek bere elkartasuna helarazi die hildako langileen senideei. Sindikatuaren esanetan, urtea hasi denez gerotik 23 langile hil dira Hego Euskal Herrian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Bizkaia LAB albisteak EAE albisteak Lana Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak Sindikatuak Orozko gaur