Ekonomia -

LAN GATAZKA

Bilbobuseko lanuzteak eta Bizkaibuseko 24 orduko grebak erabateko erantzuna izan dute

Bilbobusen 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era egingo dituzte lanuzteak. Pesalur enpresako langileen grebak, ostera, Durangaldeari, Nerbioiri eta Arratiari eragingo dio.

Bizkaibus. Artxiboko argazkia: @Bizkaibus
Bizkaibus
Bizkaibus. Artxiboko argazkia: @Bizkaibus

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanuzte eguna dute gaur Bilbobusen eta 24 orduko greba, ostera, Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan. Hori dela eta, berriro ere ilara luzeak sortuko dira geltokietan.

Bilbobusen 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era egingo dituzte lanuzteak. UGT sindikatuko iturriek azaldu dutenez, goizeko txandan lanuztearen jarraipena erabatekoa izan da eta lanuzteak normaltasunez gauzatu dira.

Urtarrilaren 17an ere lau orduko lanuzteak egingo dituzte, eta greba mugagabeari ekingo diote urtarrilaren 22tik aurrera, ordurako akordiorik ez badago.

Sindikatuko iturrien esanetan, azken egunotan ez da hartu-emanik izan sindikatuen eta enpresaren artean. Ildo horretan, "zail" ikusten dute aste honetan, datorren astean greba mugagabea abiatu aurretik, gerturatze bat egotea.

Grebaz gain, langileek mobilizazio bat egin dute goizean Bilboko udaletxearen aurrean.

Bizkaibuseko Pesalur SA enpresako langileak 24 orduko greba egitera deitu dituzte, eta jarraipena erabatekoa izaten ari da langileen artean, sindikatuen arabera. Atzo (igandea) enpresak eta sindikatuek egindako bilera akordiorik gabe amaitu zen eta oraingoz ez dute beste batzar baterako datarik jarri.

Greba deialdiak Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die. Gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira.

Halaber, langileak kalera atera dira eta manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan: Batzar Nagusietan hasi eta Garraio ordezkaritzaren egoitzara arte.

Urtarrilaren 17an ere 24 orduko greba egingo dute eta, akordiorik ezean, greba mugagabea hasiko dute urtarrilaren 21ean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Grebak Lana berriak Ekonomia albisteak Bizkaibus berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Euskal sindikatuak Bilbobus azken ordukoa Lan gatazkak albisteak gaur Garraio publikoa gaur