Ekonomia -

Lanuzteak

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko bost greba-egunetako lehena, gaur

Langileek manifestazioa egin dute goizean Bilbon, eta ilarak sortu dira San Mameseko sarbidean.

Etxez etxeko langileen manifestazioa Bilbon. Argazkia: EiTB
Etxez etxeko langileen manifestazioa Bilbon
Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langileen manifestazioa, Bilbon

1:21

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek bost greba-egun deitu dituzte Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuan datozen egunetarako; lehena, gaur. Astearte honetan ez ezik, bihar eta martxoaren 5, 6 eta 7an ere egingo dute lanuztea. Sindikatuok salatu dutenez, "zerbitzuaren arreta nabarmen kaskartu da", baita langileon baldintzak ere.

Goizean manifestazioa egin dute langileek (emakumezkoak dira gehienak) Bilbon. Martxa 07:30ean abiatu da EiTBko egoitza paretik. Hala, Udaltzaingoak trafikoa bideratu behar izan du, eta ilarak sortu dira San Mameseko sarbidean.

Urtebete baino gehiago luzatzen ari diren mobilizazio eta 21 greba-egunen ondoren, zerbitzua ematen duten patronalek, zein zerbitzuaren titularrak diren udalek, beste alde batera begira jarraitzen dute. Egoera horren aurrean, langileok beste behin ere mobilizazio eta grebak deitzera behartuta gaude", salatu dute.

Horien esanetan, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kalitateak "okerrera" egin du; beharrizan egoeran dauden pertsonen kopuruak, berriz, gora. "Prestazio orduak jaitsi dira, egin beharreko lanak handitzen diren heinean, horrekin, zerbitzuaren kalitatean galera emanez", salatu dute.

Lan arloari dagokionez, beharginek bost urte baino gehiago daramatzate soldata izoztuta, eta lan-eskubideak galdu dituzte, sindikatuon arabera: "Enpleguaren behin-behineko tasa handia da, eta lanaldi partzialak ugariak. Labur esateko, gure lan-baldintzak prekarioak dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo Bizkaia Grebak Lana Ekonomia Bilbo erdialdeko sarbidea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Feminismoa