Ekonomia -

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

2.000 pertsona sartu dira Bizkaiko Foru Aldundiko administrarien lan poltsan

Asteburuan egindako hautaproben ondotik, 1.000 hautagaik Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen 308 lanpostu horietakoren bat betetzeko aukera dute oraindik.

Bizkaiko administrazioko langile izateko azterketa, BECen. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Bizkaiko administrazioko langile izateko azterketa, BECen
Bizkaiko administrazioko langile izateko azterketa, BECen. ETBren bideo batetik ateratako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan egin dituzte Barakaldoko BECen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Administrazioko 308 lanpostuetako bat eskuratzeko hautaprobak. Gaur egunera arte Bizkaiko Foru Aldundiak deitu duen lan-eskaintza publikorik handiena da, hala eskaintzen dituen plazei nola aurkezten diren hautagaiei dagokienez.

Bete gabe gelditu ziren eta orain bete nahi dituzten 308 lanpostu horietako 275 eskaintza librekoak izango dira; 15, desgaitasunen bat dutenentzat; 16, barne promoziokoak, eta 2, barne promoziokoak baina desgaitasunen bat dutenentzat.

Guztira, 8.752 pertsonak eman zuten izena hautaprobetan parte hartzeko.

EiTBk jakin ahal izan duenez, 2.000 pertsonak gainditu dituzte azterketak (hautagaien % 40) eta, ondorioz, lan poltsan sartuko dira.

Dena dela, hautaketa prozesuak aurrera jarraitzen du eta kalifikazio onena lortu duten 1.000 hautagaik Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen 308 lanpostu horietakoren bat betetzeko borrokan jarraitzen dute oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Lana albisteak Funtzionarioak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Enplegu Eskaintzak 2024