Ekonomia -

LAN GATAZKA

Gipuzkoako erresidentzietako langileek ikatza utzi dute Foru Aldundiaren atarian

ELA sindikatuak gogor salatu du Gipuzkoako Aldundiaren jarrera, zaharren egoitzetako langileen baldintzak hobetzeko 'borondaterik ez' dutelako.

Gipuzkoako erresidentzietako langileak, gaur, Donostian. Argazkia: EiTB.
Gipuzkoako erresidentzietako langileak, gaur, Donostian.
Zahar egoitzetako langileek ikatza utzi dute Gipuzkoako Foru Aldundian

2:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greban dauden Gipuzkoako erresidentzietako langileek elkarretaratzea egin dute gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian, eta ikatza utzi diete Markel Olano diputatu nagusiari eta Maite Peña Gizarte Politiken arduradunari.

Txomin Sagarzazu ELAko ordezkariak esan duenez, Aldundiak ez du borondaterik erakutsi lan-gatazka bideratzeko, eta gogor kritikatu ditu Olanoren eta Peñaren jarrerak afera honetan.

Aurrerapausorik ikusi ezean, langileek ez dute baztertzen urtarrilaren 10era arte deituta dagoen greba luzatzea.

Gaur gaurkoz, Aldundiaren eta sindikatuen artean ez dagoela "komunikazio biderik zabalik" esan du ELAk, eta Aldundiak bere jarrera aldatzeko keinurik ere ez duela egiten gaineratu du.

Greban dauden langileen jarrera goratu du sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa ELA Lana Ekonomia Markel Olano Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Gipuzkoako Foru Aldundia