Ekonomia -

Elkarretaratzea

Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek 160 greba egun egin dituzte dagoeneko

Donostiako Boulevard Zumardian elkarretaratzea egin dute beharginek, San Tomaseko azoka aprobetxatuz. ELAk greba urtarrilaren 10etik aurrera luzatzea ez du baztertu.

Donostiako Boulevard Zumardian elkarretaratzea egin dute. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Donostiako Boulevard Zumardian elkarretaratzea egin dute. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Donostiako Boulevard Zumardian elkarretaratzea egin dute. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako zahar-etxeetako langileen grebak 160 egun bete ditu. Aldarrikapenak asebetetzen ez baldin badituzte, ELA sindikatuak greba urtarrilaren 10etik aurrera luzatzea ez du baztertu. Lanuzteari hasiera iaz eman zioten, irailean.

Txomin Lasa sindikatuko bozeramaileak egin ditu adierazpenak Donostian. Boulevard Zumardian elkarretaratzea egin dute beharginek goizean, San Tomaseko azoka aprobetxatuz.

Abenduaren 11n greba hilabete berri bat deitu zuen ELAk. Deialdia urtarrilaren 10ean bukatuko da. Orduan 180 egun beteko ditu lanuzteak.

ELA: "169 egun greban egotea oso gogorra da"

Lasak azaldu duenez, gaurko elkarretaratzearekin langileek Gipuzkoako Aldundia "interpelatzea" nahi dute. ELAko ordezkariaren ahotan, Markel Olano ahaldun nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politiketarako arduradunak "ez dute gatazkarekin enpatia sentitzen" eta "horregatik, ez dute irtenbiderik bilatu nahi, bestela ulertezina da".

Zahar-etxeetako langileentzat zein erabiltzaileentzat eta haien senideentzat "data oso zailak iristear" daudela azpimarratu du Lasak, "169 egun greban egotea oso gogorra delako".

San Tomaseko azokara hurbiltzen den jendetza aprobetxatu nahi zuen gaurko protestak, lan-gatazka "ikustera emateko". Horretarako, triptikoak banatu dituzte kalean eta azokako saltokietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia San Tomas Gipuzkoa ELA Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak Lan gatazkak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa