Ekonomia -

KORONABIRUSA

80.979 langileri eragiten diete aldi baterako lan-erregulazio espedienteek EAEn

Bizkaia da zifra handienak dituen lurraldea, 36.706 langileri eragiten dieten 5.581 aldi baterako lan-erregulazio espedienterekin.

Enpresa bateko langile bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Enpresa bateko langile bat
Enpresa bateko langile bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10.635 aldi baterako lan-erregulazio espediente aurkeztu dira EAEn koronabirusak sortutako egoeraren ondorioz. 80.979 langileri eragiten diete, hau da, joan den asteartean baino 17.738 gehiagori, Lan Zuzendaritzak sindikatuei eta patronalari igorritako informazioaren arabera.

Lurraldeka, Gipuzkoan 3.462 aurkeztu dira, 25.561 langileri eragiten dietenak; Bizkaian, 5.581 (zifra handienak dituen lurraldea), 36.706 langilerekin; eta, Araban, 1.592, 18.712 langileri eragiten dietenak.

Zifra horiekin, orain arte, 80.979 langileri eragin diete enpresek koronabirusaren eraginaren aurrean aurkeztu dituzten 10.635 aldi baterako lan-erregulazio espedienteek. Zenbakiek gora egin dute egunez egun, astearteko datuekin alderatuta 17.738 langile eta 1.703 espediente gehiago izan baitira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Enpresaburuak Koronabirusa