Ekonomia -

Koronabirusa

EAEko merkataritzak diru laguntza zuzenak eskatu ditu itxierak saihesteko

Kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat eskatu dute, txikizkako sektoreak gizartean eta ekonomian duen garrantziaz ohartarazteko. "Merkataritza-bonuak" ere gaitu nahi dituzte.

Mahaiak zein aulkiak pilaturik, itxita dagoen Bizkaiko hiriburuko jatetxe batean. Argazkia: EFE
Mahaiak zein aulkiak pilaturik, itxita dagoen Bizkaiko hiriburuko jatetxe batean
Mahaiak zein aulkiak pilaturik, itxita dagoen Bizkaiko hiriburuko jatetxe batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Merkataritza Konfederazioak (Cecobi), Euskaldendak eta Euskomerrek zuzeneko laguntzak ematea helburu duen "plan ekonomiko" bat eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, Covid 19ko pandemiaren ondorioz establezimenduen itxiera saihesteko.

Merkataritza-jardueraren berpizkundeari dagokionez, aipatutako hiru elkarteek kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat ere eskatu dute, txikizkako sektoreak gizartean eta ekonomiak duen garrantziaz ohartarazteko. Era berean, "merkataritza-bonu" bat eskatu diote, lokalak berriro irekitzen direnean erabiltzeko.

Cecobik ohar batean Turismo eta Merkataritza Sailarekin bilera bat eskatu zuela eta erantzunik jaso ez zuela kritikatu du. Modu berean, online bidezko plataforma handien banaketaren inguruko "lehiakortasun desleiala" eragoztea exijitu du eta konfinamenduak irauten duen bitartean, haien salmentei mugak jartzea, hau da, soilik premiazko artikuluak, baimentzea eskatu du. Udako beherapenak etetea edo atzeratzea ere izan da eskakizunetako bat.

Hiru enpresa-erakundeek mezu "argiak" eskatu dituzte, administrazioek eta saltokiek partekatutakoak, aplikatu beharreko segurtasun-protokoloei eta establezimenduetan eragin dezaketen inpaktu ekonomikoei buruzkoak, langileen eta kontsumitzaileen osasuna bermatzeko.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Enpresaburuak Merkataritza albisteak Koronabirusa Laguntza publikoak