Ekonomia -

Koronabirusa

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eskolarako bueltarako neurriak eskatu dituzte

Lau sindikatuek ohar batean iragarri dutenez, euren eskariak ez badituzte aintzat hartzen, aurreikusita dute mobilizazio dinamikari ekitea.

Lau sindikatuak Jaurlaritzari zuzendu zaizkio. EiTBren bideobtetik hartutako argazkia.
Lau sindikatuak Jaurlaritzari zuzendu zaizkio
Lau sindikatuak Jaurlaritzari zuzendu zaizkio. EiTBren bideobtetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek premiazko neurriak eta irizpideak eskatu dizkiete Hezkuntza Sailari eta Eusko Jaurlaritzari, Euskadiko eskola guztietako "buelta segurua, aurrez aurrekoa eta adostua" bermatzea helburu. Horretarako, euren eskariak aintzat hartu ezean mobilizazio-dinamikari ekingo diotela iragarri dute.

Lau sindikatuek ohar batean iragarri dutenez, horrela, maiatzean abiatutako sindikatu-batasunari jarraipena emango diote.

Euren iritziz, eskolan aurrez aurreko irakaskuntza bermatzeko Hezkuntza Saila egiten ari den kudeaketak "onartezina eta arduragabea izaten jarraitzen du": "Aldebakarreko erabaki asko hartu dituzte, negoziatu eta adostu gabeko erabakiak; hori etengabeko ziurgabetasuna ari da sortzen langileen, ikasleen eta familien artean".

"Aurreko ikasturteko maiatzean, Hezkuntza Sailak eskolara bueltatzeko bere asmoa aurkeztu zuen, aurrez aurreko eskolekin; une hartan argi zegoen ez zegoela baldintza egokirik osasuna bermatzeko horrela. Orduan, dinamika abiatu genuen, eskoletara modu seguru eta adostuan itzultzeko; testuinguru horretan, hainbat mobilizazio, idazki eta ekimen gauzatu genituen elkarrekin", gogoratu dute.

Horien hitzetan, besteak beste, 2020-21 ikasturteari begira, oinarrizko hainbat aldarrikapen betetzea galdegin zioten Hezkuntza Sailari, ekainean erregistratutako idazki baten bidez. Testuan nabarmendu zuten Hezkuntza Sailak plangintza eta irizpide orokorrak izan beharko lituzkeela ikasturte hasierarako "eragileekin eta sindikatuekin negoziatuta".

Jaurlaritzak langileen ordezkariekin negoziatu eta adostu behar zituen, eta gerora bete, segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezko protokoloak, balizko hiru egoerak kontuan izanik: gaitza kontrolpean izanez gero, gaitza berriro aktibatuz gero eta berriro ere konfinamendura bueltatuz gero.

Halaber, baliabideak arautzea, ratioak jaistea eta langile gehiago kontratatzea eskatu zuten pandemiak sortutako egoera berriari aurre egiteko. Eta beste eskari bat zen zentroei baliabide ekonomikoak, pedagogikoak, pertsonalak eta prestakuntza mailakoak ematea, beharrezkoa izanez gero.

Erantzunik ez

Ekimen, eskaria eta idazki haiek, baina, ez zuten erantzunik jaso, "eta, ikasturte berria hastear dagoela, Hezkuntza Sailak dinamika horretan bertan jarraitzen du", horien arabera.

Hezkuntza Sailak, sindikatuen esanetan, jarraitzen du "langileak ordezkatzen dituzten sindikatuekin partekatu gabe zein segurtasun- eta osasun-neurri hartuko dituzten, aurrez aurreko buelta segurua izan dadin; ez du adierazi hezkuntza-sare guztietarako zein irizpide komun eta argi egongo diren, eta zentroen esku utzi ditu osasuna bermatzeko neurriak eta planak".

Gehitu dutenez, aurrez aurreko buelta bermatzeaz gain, irizpide pedagogikoak erdian jarri behar dituzte, segituan, "irakaskuntza-prozesuari eta ikasleen harremanei lehentasuna emanez". Horretarako, ezinbestekotzat jotzen dute langileen taldeen ratioak jaistea, "langile gehiago kontratatzea eta lantaldeak sendotzea".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak EAE Gaixotasunak argazkiak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Osasun albisteak gaur Euskal sindikatuak CCOO albisteak UGT azken ordukoa Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak