Ekonomia -
Bikoizketak
Lehendakaria: 'Txostena kutxa batean gordetzea ez luke inork ulertuko'
"Guzti honi buruz hitz egiteko eta konpontzeko eseri" egingo direla uste du Patxi Lopezek, "herri honek bikoizketen arazoa ezin duelako onartu".
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak eskatutako bikoizketen txostena hizpide izan du gaur Patxi Lopez lehendakariak. "Bikoizketak atzeman eta txostena ezer egin gabe kutxa batean gordetzea ez luke inork ulertuko", adierazi du Lopezek. "Arazoa konpontzeko guztiak lanean hasi beharko ginateke", gaineratu du.
Azken egunetako kritika guztiak arbuiatu ditu lehendakariak. Lopezen ahotan, eskumenak dituzten erakundeak "herriak behar dituen politikak erabakitzeko eta eztabaidatzeko" esertzea "zentzuzkoa da".
Gainera, azkenean "guzti honi buruz hitz egiteko eta konpontzeko eseri" egingo direla uste du Lopezek, "herri honek ezin duelako onartu".
Bikoizketen txostenean Estatuko Gobernua ez dutela barneratu azaldu du lehendakariak, "arazoarengana egindako lehen hurbilketa bat delako".
Zerga-eztabaida
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak zerga-eztabaida zabaldu izanagatik EAJren kritikak errefusatu ditu Lopezek. "Eusko Jaurlaritzak eztabaidari hasiera emateak ala jeltzaleek herri hau ez gobernatzeak molestatzen" dien argitzeko eskatu dio EAJri lehendakariak. "Eusko Jaurlaritza zer da? okupa bat Zerga Koordinazio Organoan ala duen erantzukizuna gauzatuko du?", galdetu dio bere buruari.
Ramon Jauregui Presidentetza ministroarekin batera Gasteizen emandako prentsaurrekoan, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren proposamena "bitxia" dela esan du Lopezek. PFEZn errekargua ezartzea proposatu du Bilbaok, zahartzaroa eta menpekotasuna finantzatzeko.