Publizitatea
Itxi

2020/10/27

16:43

Ekonomia

PENTSIOAK

Toledoko Itunak pentsioen erreforma onartu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

21 aholkuek talde gehienen babesa jaso dute, baina EH Bildu abstenitu egin da nahikoa ez direla iritzita.

  • Toledoko ituna. Argazkia: Efe

    Toledoko ituna. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Toledoko Itunaren jarraipen batzordeak gaur onartu ditu balizko pentsioen erreformarako aholkuak eta gomendioak. Iragan ostiralean adostu ostean eta gaurko tramitea igarota, azaroan iritsiko da pentsioen erreformarako txostena Diputatuen Kongresuko osoko bilkurara.

Bozketan, PSOEk, Unidas Podemosek, PPk, Ciudadanosek, Juntsek eta EAJk aldeko botoa eman dute. ERC eta EH Bildu, ostera, abstenitu egin dira proposamenak eskas geratzen direlakoan.

Txostenak jasotako 21 gomendio horien artean daude, pentsioak KPIaren arabera igotzea, erretiro adina atzeratzea, erretiroa aurrez hartzeko baldintzak gogortzea, edota kotizazio urterik onenak aukeratu ahal izatea.

Aholkuak Kongresuan eztabaidatu eta bozkatuko dituzte orain, azaroaren 4ko 14:00ak baino lehenago alderdiek sartzen dituzten boto partikularrekin batera.

Iñigo Barandiaran EAJren eledunak esan du "konfiantza" eman dietela pentsiodunei. Azpimarratu du oraingoan aurre-erretiroa izan dela eztabaidagai nagusia eta erretiroa hartzeko benetako adina legezkora gerturatzeko beharraz hitz egin dutela, enpresetako plan osagarrien baliagarritasuna aldarrikatzeaz gain.

Iñaki Ruiz EH Bilduren diputatuak aurreratu du boto partikularrak aurkeztuko dituela gutxieneko pentsioak igotzeko, eta Gizarte Segurantzari ez dagozkion gastuen finantzazioak ez dezan laguntza batzuen zerga izaera galarazi.

Bizkaiko pentsiodunak, kontra

Gaurko hitzorduaren bezperan, Toledoko Itunaren akordioa ez onartzeko eskatu diete Bizkaiko pentsiodunek alderdiei.

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak salatu duenez, Toledoko Itunaren barruan lortutako aurreakordioak ez ditu bere aldarrikapenak jasotzen, eta, proposamenen aurka agertu ostean, "murrizketa berriak" ekarriko ditutela esan dute. Hori dela eta, akordioa ez onartzeko eskatu diete alderdi politikoei.

Gutun baten bidez taldeak pentsioen erreformari buruz duen iritzia azaldu die alderdi politikoei

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena