Ekonomia -
Lan gatazka
Bertan behera utzi dute greba Trenasako beharginek
Astelehenean zuzendaritzarekin bilduko dira, baina enpresa batzordeak aurreratu du negoziatzeko orduan asmo onik ikusi ezean, hurrengo egunean berriro ekingo diotela grebari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Castejongo Trenasa lantegiak ostiral honetan egindako bileran erabaki du greba mugagabea bertan behera uztea, enpresa batzordearekin astelehenetik aurrera langileen kaleratzeak negoziatzeko, baldin eta urtarrilaren 31n enpresa ixten badute.
Enpresa zuzendaritzak gaur eguerdian erantzun dio langileek asteazkenean igorritako oharrari. Horren bidez, kontsulta epea larunbat honetan, urriaren 31n, akordiorik gabe zarratzeko mehatxua egin die beharginei.
Nolanahi dela, greba bertan behera uztearen truke, lantaldea osatzen duten 110 langileei "kontsulta epea ostiralera arte luzatzeko aukera" ere eman die.
Egoera horren aurrean, gaurko bileran hitzartu dute "urriaren 2an hasi zituzten lanuzteak bertan behera uztea, baina ez horiekin behin-betiko bukatzea". Beraz, zuzendaritzarekin negoziatzeko asmoa erakutsi dute.
47 langileren babesa jaso du erabakiak. Beste 16 beharginek, aldiz, ezezkoa eman diote proposamenari, eta lau abstenitu egin dira.
Miguel Angel Molina enpresa batzordeko presidenteak aurreratu du astelehenean zuzendaritzarekin bilduko direla, baina argi utzi du negoziatzeko orduan asmo onik ikusi ezean, hurrengo egunean berriro ekingo diotela grebari.