Ekonomia -

LAN GATAZKA

Lanuzte gehiago iragarri dituzte Bizkaibuseko langileek Txorierrin eta Mungialdean

"Enpresak amorerik eman ez duenez", 2016tik berritu gabe duten hitzarmen kolektiboarekin lotutako akordiorik lortu ez dutela argitu du UGT sindikatuak. Hori dela eta, lanuzteei eustea erabaki dute.

Bizkaibuseko langileen protesta. UGTren artxiboko argazkia (Twitter)
Bizkaibuseko langileen protesta
Bizkaibuseko langileen protesta. UGTren artxiboko argazkia (Twitter)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak deitu ditu ostiral honetarako Bizkaibuseko enpresa batzordeak Txorierri eta Mungialdeko lineetan, osteguneko bileran akordiorik lortu ez zutelako, UGT sindikatuak jakitera eman duenez.

"Enpresak amorerik eman ez duenez, ezin izan dugu 2016tik berritu gabe dugun hitzarmen kolektiboarekin lotutako akordiorik hitzartu", zehaztu du UGTk.

Horregatik, ostiral honetan ere bi orduko lanuzteak egingo dituzte, eta datozen asteetan bide beretik jarraituko dute, enpresak irtenbide bat eman arte. Hala, abenduaren 1etik aurrera, akordiorik ez badago, 24 orduko greba egitea ere aurreikusi dute.

UGTren arabera, COVID-19aren pandemiak eragindako egoerarekin lotutako proposamen bat aurkeztu zien atzo enpresak, baina hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta jarraitzen du.

Bosgarren protesta eguna dute gaur, eta datorren astean ere (azaroaren 16an, 17an, 19an eta 20an) lanuzteak egingo dituzte, baita hilaren 23an, 24an, 25ean, 26an eta 27an ere. 07:00etan hasita egingo dituzte lanuzteak goizeko txandan, eta 18:00etatik aurrera, arratsaldekoan. Gaueko txandako beharginek, berriz, lehenengo bi ordutan geldituko dute lanaldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lezama Bizkaia Mungia Grebak Ekonomia Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Derio Lan gatazkak Garraio publikoa