Ekonomia -

Lan-gatazka

Aurre-erretiroak eta lekualdatzeak biltzen dituen ituna egin dute Matriceria Deuston

Lan-erregulazio espedientearen baldintzak adosteko negoziazioak porrot eginda eta konpainiak kaleratzeak gauzatuko dituela jakinda, langile-batzordeak akordio transakzionala egin du zuzendaritzarekin.

Matriceria Deusto eta GTS enpresen itxieraren kontrako manifestazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Matriceria Deusto eta GTS enpresen itxieraren kontrako manifestazioa Bilbon.
Matriceria Deusto eta GTS enpresen itxieraren kontrako manifestazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gestamp taldeko Matriceria Deusto enpresak akordio transakzionala egin du langile-batzordean gehiengoa duen LAB sindikatuarekin, lan-erregulazio espedientearen baldintzak adosteko negoziazioak huts egin ostean.

Itun horren arabera, 57 urtetik gorako langileen % 80ri aurre-erretiroa emango diete, 25 behargin lekualdatuko dituzte eta kaleratutakoei urteko 40 eguneko kalte-ordaina emango diete, 24 hilabetez gehienez eta 15.000 eurokoa gutxienez.

Gestampek Zamudioko Matriceria Deusto eta GTS enpresak ixteko asmoa iragarri zuen urrian, eta langileek greba mugagabea abiatu zuen beren lanpostuak defendatzeko eta kaleratzeak ekiditeko asmoz. Lan-erregulazio espedientea negoziatzeko epea, baina, akordiorik gabe amaitu zen azaroaren 11n eta konpainiak bere planari eusten diola berretsi du.   

Testuinguru horretan, enpresa-batzordeak itun transakzionala egin du Matriceria Deustuko zuzendaritzarekin, eta langileen gehiengoak akordioa babestu du: 105 boto baiezkoak izan dira eta 36 kontrakoak.

Enpresako Giza Baliabideetako zuzendaritzak oharra bidali die beharginei LAB sindikatuarekin kaleratzeen harira akordio batera iritsi dela jakinaraziz eta baldintzak zeintzuk diren azalduz. Halaber, kaleratzeak bihar bertan gauzatuko direla esan die.   

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia Bizkaia LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Sindikatuak Enpresaburuak Lan gatazkak