Publizitatea
Itxi

2021/02/15

10:12

Ekonomia

Lan-gatazka

Tubacexeko langileek greba mugagabea hasi dute

N.B. | eitb media

Laudioko eta Amurrioko lantegietako enpresa batzordeetan dauden sindikatu guztiek greba mugagabearen alde egin dute.

  • Tubacexeko langileen protesta

    Tubacexeko langileen protesta. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Tubacexeko Amurrioko eta Laudioko langileek greba mugagabea hasi dute astelehen honetan, hilak 15, euren lanpostuak defendatzeko eta enpresako zuzendaritzak iragarritako 150 kaleratzeen aurka egiteko.

Eduardo Ibernia enpresa-batzordeko presidenteak joan den ostegunean azaldu zuenez, greba mugagabearen aurreko bi lanuzte-egunak hastearekin batera, zuzendaritzak 150 langilerentzat iragarri duen lan-erregulazioko espedientearen eta aldi baterako lan-erregulazioko espedientearen aurka daude enpresako Arabako lantegietako langile guztiak.

Enpresaren zuzendaritzak lan-erregulazioko espedientea justifikatu zuen, enpresa horrek pairatzen dituen "egiturazko arazoak" arintzeko, "sektore nagusiaren krisi larria dela eta: petrolioa eta gasa"; izan ere, sektore horretako jarduera % 50 baino gehiago jaitsi da 2015etik, eta ez da espero aurreko bolumenetan suspertzea, "trantsizio energetikoaren bizkortzea eta beste energia-iturri batzuen aldeko apustu garbia dela eta".

Bestalde, aldi baterako lan-erregulazioko txostenak 800 langile baino gehixeago hartuko ditu, eta "Tubacexen bezeroengan covid-19a eragiten ari den ondorioak arintzeko" balioko du, azken hilabeteetan eskaeren zorroa "izugarri" jaitsi baita, zuzendaritzaren arabera.

Hala ere, langileen ordezkariek uste dute Tubacexekoa krisi "koiunturala" dela, eta pandemiaren ondorioak arinduko dituzten "aldi baterako neurriak soilik" eskatu dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena