Ekonomia -

Krisia

Enpresa txiki eta autonomoentzako lehen finantziazio lerroa onartu du Jaurlaritzak

150 milioi euro gutxienez, 5.000 eta 25.000 euro bitarteko maileguetara bideratuko dituzte, covid-19aren pandemiak gehien zigortu dituen sektoreetan dauden enpresaburuei laguntzeko asmoz.

Gizon bat kalkulagailuarekin kontuak egiten. Irudia: EiTB
Gizon bat kalkulagailuarekin kontuak egiten
Gizon bat kalkulagailuarekin kontuak egiten. Irudia: EiTB

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta autonomoentzat 250 milioi euroko finantziazio lerroa onartu du astearte honetan, enpresa txiki eta ertainen zein autonomoen likidezia errazte aldera. Elkargiren bitartez bideratuko dituzte maileguak.

Jaurlaritzaren esanetan, 2020ko apirilean eta maiatzean indarrean sartutako finantziazio programen baldintzak hobetzen ditu honek. Izan ere, iazko planarekin alderatuta, berritasunak daude gabezia aldiari eta amortizazio epeari dagokienez. Bi eta sei urtekoak izango dira, hurrenez hurren; iaz, urtebetekoak eta lau urtekoak ziren.

Gainera, badira aldaketa gehiago ere. 150 milioi euro gutxienez, 5.000 eta 25.000 euro bitarteko maileguetara bideratuko dituzte, covid-19aren pandemiak gehien zigortu dituen sektoreetan dauden enpresaburuei laguntzeko asmoz.

Jaurlaritzak nabarmendu du helburua dela likidezia eta finantziazio beharrei "azkar" erantzutea.

Esan bezala, 250 milioi euroko finantzazio lerro hori 500 milioi eurora zabalduko dute aurrerago, beharren arabera.

250 langile baino gutxiago dituzten, urteko 50 milioi eurotik beherako negozio bolumena duten edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik beherakoa duten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago plana. Gainera, onuradunek ezin dute zuzenean edo zeharka beste enpresa baten edo batzuen % 25eko edo gehiagoko partaidetzarik izan, baldin eta lehen adierazitako baldintzaren bat betetzen ez badute.

Euriborra + % 0,75eko diferentziala izango dute maileguek, eta Jaurlaritzak % 100eko dirulaguntza emango die onuradunei. Azken horiek maileguak noiznahi indargabetzeko aukera izango dute, baita kosturik gabe amortizatzeko ere.

Enpresa txiki eta ertainen kasuan, 5.000 eta miloi bat euro arteko maileguak jaso ahalko dituzte. Autonomoen kasuan, berriz, 5.000 eta 100.000 euro bitartekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Enpresaburuak Koronabirusa