Publizitatea
Itxi

2021/03/31

07:53

Ekonomia

EUSKALTEL

MasMovilek ezingo du bi urtean Euskaltelen akziorik saldu

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Azkenean erosketa gauzatzen bada, konpromisoa hartu du akzioak hirugarren bati ez saltzeko ordainduko duena baino prezio altuagoan.

  • Euskaltelen logoa

    Euskaltelen logoa. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

MasMovilek Euskaltel erosteko aurkeztutako eskaintza publikoak aurrera egiten badu, erosleak ezingo dio bi urteko epean akziorik hirugarren bati saldu orain horiengatik ordainduko duena baino prezio altuagoan. Bi salbuespen jaso dituzte kontratuan: burtsan kotizatzen hastea erabakitzea eta eroslea MasMovil bera izatea.

Operazioaren baitan hitzartutako klausularen arabera, operadoreak bi urteko epean ez dio Euskaltelen akziorik ez zuzenean ez zeharka hirugarren bati salduko orain ordaindu duena baino prezio altuagoan.

Hori ez da akordioak jasotzen duen klausula bakarra. Izan ere, Euskaltelek EAEn dituen erroak ere babestu nahi dituzte. Ildo horretan mintzatu zen Meinrad Spenger MasMovil taldeko kontseilari delegatua Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan. Haren esanetan, "epe ertain-luzerako" proiektua da.

Akordioaren arabera, operazioak aurrera egiten badu, Euskaltelen egoitza sozialak Euskadin jarraituko du, eta markari eta lanpostuei gutxienez bost urtez eutsiko diete. Gainera, MasMovilek Euskadin 5G sarearen hedapena lehenesteko konpromisoa hartu du.

Astelehenean, Euskaltelen akzioek % 16 egin zuten gora. Atzo, ostera, beherakada txikia izan zuten, eta MasMovilek bere eskaintzan proposatutako prezioan zeuden, zentimo batzuk gorabehera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena