Publizitatea
Itxi

2021/04/15

11:28

Ekonomia

Alokairua

Gazteen emantzipazioa sustatzeko oinarrizko errenta bat sortzea baztertu du Ganberak

E. G. | EITB MEDIA

Horren ordez, EAJren eta PSE-EEren zuzenketa bat onartu dute: Jaurlaritzari eskatzen zaio Gaztelagun programa bultzatzen jarraitzeko, 18-35 urteko gazteei alokairurako laguntzak emanez.

  • Eusko Legebiltzarra

    Eusko Legebiltzarra, EFEren artxiboko argazki batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

18 eta 23 urte bitarteko gazteen emantzipaziorako oinarrizko errenta proiektu pilotu bat sortzea baztertu du gaur Eusko Legebiltzarrak. 

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek batera aurkeztutako mozioa da Ganberak eztabaidatu duena. Proposamena, baina, ez da aurrera atea bi koalizioen babesa baino ez duelako izan.

Gazteek alokairuzko etxebizitza bat topatzeko dituzten zailtasunak ikusita, adin tarte horri zuzendutako proiektu pilotu bat martxan jartzea proposatzen zuten taldeok.

Horren ordez, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako zuzenketa bat onartu du Legebiltzarraren gehiengoak. Bertan Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio Gaztelagun programa garatzen eta bultzatzen jarraitzea, "sarbide baldintzak malgututa" eta "alternatiba berrizaleak" proposatuta. Gaztelagun 18-35 urteko gazteei alokairua ordaintzen laguntzeko programa da.

Jaurlaritza osatzen duten taldeek babesarekin onartu da zuzenketa. Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Cs abstenitu dira, eta EH Bilduk eta Voxek kontra bozkatu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena