Publizitatea
Itxi

2021/05/05

20:04

Ekonomia

Garraioa

Espainiako Gobernuak 2024erako autobide guztietan bidesaria jartzea aurreikusi du

agentziak | eitb media

Sanchezen Gobernuaren premisak hauek dira: "Kutsatzen duenak ordaintzen du" eta "erabiltzen duenak ordaintzen du".

  • Altubeko ordainlekua, AP-68an. Argazkia: EiTB

    Altubeko ordainlekua, AP-68an. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Gobernuak Estatuko autobide guztietan bidesariak jartzea aurreikusten du 2024rako, errepideen erabilerarako bi printzipio hauek nagusitzea nahi baitu: "Kutsatzen duenak ordaintzen du" eta "erabiltzen duenak ordaintzen du".

Ordura arte, Pedro Sanchezen Gobernuak "kontzientziazio eta sentsibilizazio" kanpaina bat egingo du garraiolariei eta herritar guztiei neurriaren beharrezkotasunaz ohartarazteko, Bruselari igorritako Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Egitasmoan agertzen denez.

Azaldu duenez, eta nazioarteko esperientzian oinarrituta, Estatu mailan ordainketa sistema ezartzeko azpiegitura sortzeko eta araudia aldatzeko gutxienez bizpahiru urte beharko ditu.

Hala ere, Espainiako Gobernuak azpimarratu du akordio soziala eta politikoa bilatuko duela neurria indarrean jartzeko, garraiolari profesionalekin, erkidegoekin eta beste administrazioekin, haien esku dauden errepideetan bidesariak euren borondatez jar ditzaten.

Errepideetan merkantzia garraiatzeko kamioi eta bestelako ibilgailuei dagokienez, Gobernuak testuan idatzi du Administrazioak arauak egokituko dituela bidesarien kostua kargaren jabeek ordain dezaten, horrela iraunkortasuna eta garraio eraginkortasuna sustatze aldera.

Hala eta guztiz ere, arrazoi nagusia errepideen mantenurako defizita da. "26.466 kilometrotik gorako sarearekin (12.000 inguru gaitasun handiko errepideak), Europako zabalena, mantenurako kostua hazten ari da eta ez da posible horretarako aurrekontuak soilik", azaldu dute proposamenean.

Espainiako Gobernuak argitu du sistema "mailakatua" izan daitekeela, hau da, hasieran autobietara mugatzea neurria, eta gero beste errepide sare batzuetara, edozein errepidetan bidesaria jartzeari atea irekiz.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;