Ekonomia -

Negoziazioak

CEOEk ez du "lan erreforma eskas" bat sinatuko

Joaquim Gay de Montellá Lanerako Sustapen presidenteak esan du, azkenean lan erreforma Gobernuak "dekretu bidez" onartu beharko duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arturo Fernandez CEOEko lehendakariordeak esan du patronalak ez duela "lan erreforma eskas bat sinatuko", aldaketa sakonak "beharrezkoak" direlako eta soldaten inguruko baldintzak "aztertu behar ditugulako".

RNEri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, oraingoz, patronalak eta sindikatuek "gutxieneko akordioak" lortu dituzte. Alde bietatik akordio batera heltzeko "borondatea" badagoela esan du, baina hainbat puntutan adostasuna lortzea zaila izango dela gaineratu du, batez ere soldatak izoztearen inguruko neurrietan..Espainiak "behar duen" erreforma "sakonaren" inguruan "gutxieneko akordioak" besterik ez dituzte lortu, bere hitzetan. "Gaur eta osteguna bitartean lasterka ibiliko gara", azpimarratu du.

Bestalde, Joaquim Gay de Montellá Lanerako Sustapen presidenteak esan du, azkenean lan erreforma Gobernuak "dekretu bidez" onartu beharko duela.

Haren hitzetan, sindikatuak eta patronalak "akordio garrantzitsuak" lortuko dituzte, "baina ez da nahikoa izango". Ondorioz, lan-erreforma dekretu bidez onartu beharko dutela uste du Gay de Montellak.

Arturo Fernandez CEOEko lehendakariordeak esan du patronalak ez duela "lan erreforma eskas bat sinatuko", aldaketa sakonak "beharrezkoak" direlako eta soldaten inguruko baldintzak "aztertu behar ditugulako".RNEri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, oraingoz, patronalak eta sindikatuek "gutxieneko akordioak" lortu dituzte. Alde bietatik akordio batera heltzeko "borondatea" badagoela esan du, baina hainbat puntutan adostasuna lortzea zaila izango dela gaineratu du, batez ere soldatak izoztearen inguruko neurrietan.. Espainiak "behar duen" erreforma "sakonaren" inguruan "gutxieneko akordioak" besterik ez dituzte lortu, bere hitzetan. "Gaur eta osteguna bitartean lasterka ibiliko gara", azpimarratu du.Bestalde, Joaquim Gay de Montellá Lanerako Sustapen presidenteak esan du, azkenean lan erreforma Gobernuak "dekretu bidez" onartu beharko duela.Haren hitzetan, sindikatuak eta patronalak "akordio garrantzitsuak" lortuko dituzte, "baina ez da nahikoa izango". Ondorioz, lan-erreforma dekretu bidez onartu beharko dutela uste du Gay de Montellak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana berriak Espainia argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Antonio Garamendi