Ekonomia -

RADIO EUSKADI

Erkoreka: "Euskadik inoiz izan duen inbertsio planik handiena jasoko dute 2022ko aurrekontuek"

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, lehenengo lehendakariordeak aurreratu du 600 milioi euroko plana jarriko dutela mahai gainean.

Josu Erkoreka, lehenengo lehendakariordea eta Segurtasun sailburua, gaur Radio Euskadin.
Josu Erkoreka, lehenengo lehendakariordea eta Segurtasun sailburua, gaur Radio Euskadin.
Josu Erkoreka, lehenengo lehendakariordea eta Segurtasun sailburua, gaur Radio Euskadin.

play icon 26:25

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza datorren urterako lantzen ari den aurrekontu proposamena "oso garrantzitsua" izango dela adierazi du Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak. Covid-19ak eragindako krisi ekonomikotik atera ahal izateko landutako diru-kontuak direla nabarmendu du, eta bide horretan, zerbitzu publikoak indartzea izango omen dute xede, osasungintzan eta hezkuntzan begirada jarrita. Galdutako enplegua berreskuratzea izango da beste helburu nagusia. 

Hala, 2022ko aurrekontuek Euskadik inoiz izan duen inbertsio planik handiena jasoko dutela baieztatu du; 600 milioi euroko plana jarriko dute mahai gainean, eta horri, Berpiztu planean eta Euskadi Next Generation programan jasotakoa batuko zaizkio, sailburuaren arabera.

Oposizioko talde guztiekin aurrekontu proposamena aztertu eta akordiotara iristeko prest agertu da. Halere, oposizioak kontuak atzera botatzeko aitzakiarik ez duela izango iritzi dio. Datorren ostegunean Eusko Legebiltzarrean egingo den Politika Orokorreko Osoko Bilkuran aztertuko da gai hau, besteak beste.

Bestalde, ostiralerako deituta dagoen LABIren bilera ere izan du hizpide Erkorekak, Radio Euskadiko elkarrizketan. Azken asteotan pandemiak EAEn izan duen bilakaera ikusita, baikor eta neurri murriztaileak arintzearen alde agertu da. Halere, beti bezala, LABI teknikoaren aholkuak jarraituko dituztela ziurtatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Politika albisteak EAJ-PNV Bizkaia Urkullu azken albisteak Kontzertu Ekonomikoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia PSE-EE Bizkaia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Aurrekontu Publikoak 2024