• EU
  • ES
  • Albisteak
    • Politika
    • Ekonomia
    • Gizartea
    • Mundua
    • Kultura
    • Osasuna eta ongizatea
    • Teknologia
    • Zuzenean
    • Hauteskundeak
  • Kirolak
    • Futbola
    • Saskibaloia
    • Arrauna
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Kirol gehiago
    • Sailkapenak
    • Zuzenean
    • Euskal Selekzioa
  • Telebista
    • Programazioa
    • Saioak
    • Bideoak
    • ETB1
    • ETB2
    • Etb basque
  • Irratia
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EITB Euskal Kantak
    • Programazioa
    • Saioak
    • Audioak
    • EITBPodkast
  • Besteak
    • Gaztea
    • 3kluba
    • Kosmos
    • EITBPodkast
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Erabiltzaileak
    • Herriak eta hiriak
    • Bideoak
    • Audioak
    • Argazkiak
  • Zuzenean
  • Nahieran
  • EITB TALDEA
  • Politika
  • Ekonomia
  • Gizartea
  • Mundua
  • Kultura
  • Osasuna eta ongizatea
  • Teknologia
  • Zuzenean
  • Hauteskundeak

Ekonomia -

AFOROAK

Futbol-zelaietan edukiera finkatzea erkidegoen eskumena dela babestu du Jaurlaritzak

Era berean, edukiera finkatzeko egoera epidemiologikoa eta beste baldintza batzuk kontuan hartzea beharrezkoak direla uste du.

Anoeta - Reale Arena. Argazkia: EiTB Mediaren artxiboko irudia
Anoeta - Reale Arena
Anoeta - Reale Arena. Argazkia: EiTB Mediaren artxiboko irudia

1:14

A. S. | EITB MEDIA

publikatuta: 2021/09/14 14:50 (UTC+2)
azken eguneratzea: 2021/09/14 15:16 (UTC+2)
Whatsapp Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteka kopiatuta

Futbol-zelaietan edukiera finkatzea autonomia erkidegoaren eskumena dela babestu du astearte honetan Jaurlaritzak, eta, ondorioz, ez dagoela behartuta muga % 60ra zabaltzera, Lurralde arteko Kontseiluak irailaren hasieran erabaki zuen bezala. Horrela argudiatu du Jaurlaritzak Euskadin futbol-estadioei ezarritako edukiera muga.

Jaurlaritzak bere alegazioak aurkeztu ditu gaur Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusian Futbol Liga Profesionalak aurkeztutako helegitearen aurka; izan ere,  % 30eko edukiera % 60ra handitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari.

Jaurlaritzak, baina, edukiera finkatzeko egoera epidemiologikoa eta beste baldintza batzuk kontuan hartu behar direla uste du. Bestalde, ehuneko hori gehienezko edukiera gisa proposatzen dela iritzi dio, baina horrek ez duela esan nahi nahitaez autonomia-erkidego guztietan ezarri behar denik.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak astearte eguerdira arteko epea eman zion Jaurlaritzari, estadioetan ezarri duen edukiera muga arrazoitu zezan. Orain, bere argudioak aztertu ostean erabakiko du Futbol Liga Profesionalari kalte-ordainak eman behar zaizkion ala ez.

Izan ere, irailaren 1ean, lurraldeen arteko osasun batzordean, Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek aire librean egiten diren kirol ekitaldi profesionaletan edukiera % 60ra handitzea erabaki zuten. Euskadin, ordea, 5.000 pertsonatik gora biltzeko gaitasuna duten kirol instalazioetan gehienezko edukiera % 30ekoa da.

Luis Angel Garrido epailea buru duen administrazioarekiko auzien aretoan aurkeztutako alegazioetan adierazten da Futbol Liga Profesionalak eskatutako edukiera-ehunekoak ez duela "justifikaziorik": "Esaten da Osasunaren Lurralde arteko Kontseiluaren irailaren 1eko Akordioan oinarritzen direla, baina ez da argudiatzen zergatik ez den ezartzen % 40, % 70 edo % 100eko kopurua".

LABIk, bere aldetik, Euskadiko egoera epidemiologiko eta osasun-egoera zehatzean oinarrituta hartu du % 30eko erabakia. Hala, Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiak 887 dokumentazio-orri aurkeztu ditu alegazioak arrazoitzeko, erabakiaren arrazoiak barne.

Erlazionatutako edukiak

San Mamesek 15.986 bazkide hartuko ditu irailaren 11n, larunbatean, Mallorcaren aurkako partidan

Hauek izango dira euskal taldeen estadioetako edukierak

Athleticek eta Realak igandean San Mamesen jokatu zuten partida.

Eusko Jaurlaritzak astearte honetan aurkeztu behar ditu estadioetako edukiera mugatzeko arrazoiak

Sadarren % 60ko edukiera ezarri ahalko dute, Foru Gobernuak baimentzen badu. Argazkia: EFE

Futbol estadioetako edukierak % 60ra artekoak izan ahalko dira, baina EAEn % 30ekoak izango dira oraingoz

Anoeta.

Jaurlaritzak dio irizpide epidemiologikoetan oinarrituta hartu zuela % 30eko aforoari eusteko erabakia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic azken ordukoa Futbol albisteak 2023 Reala Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Araba Athleticen zelai berria Reale Arena-Anoeta argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Alaves berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Santander Liga
Bisitatuena
  • Albisteak
  • Kirolak
  • Kultura
  • Telebista
  • Irratia
    • Telebista:
    • Programazioa
    • Telebista Programak
    • Bideoak
    • Irratia:
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EiTB Euskal kantak
    • Programazioa
    • Irrati programak
    • Audios
    • Azken Albisteak:
    • Polilika albisteak
    • Ekonomia albisteak
    • Gizartea albisteak
    • Mundua albisteak
    • Bitxikeriak
    • Jendea
    • Teknologia
    • Kirolak:
    • Futbola
    • Emakumeen kirola
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Saskibaloia
    • Surfa
    • Arrauna
    • Motorra
    • Kirol gehiago
    • Kirola zuzenean
    • Kultura:
    • Musika
    • Zinema
    • Literatura
    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Gastronomia
    • Euskara
    • Zinemaldia
    • Multimedia:
    • Bideoak
    • Argazkiak
    • Audioak
    • Gaztea
    • 3 Kluba
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Zozketak doan
    • Loteria
    • Hauteskundeak
    • Parte hartu
    • Gai interesgarriak
    • Herriak eta hiriak
    • Nola ikusi eta entzun EiTB
    • Podcast
    • Prentsa Aretoa
Facebook Instagram Twitter Linkedin Telegram Youtube Rss Newsletterra
© 2023 EITB.
Pribatutasun Ataria Lege Oharra Cookien erabilera Cookien konfigurazioa Gardentasuna Kontaktua Web mapa
Entidad adherida a Confianza Online