Itxi

2021/09/29

15:50

Ekonomia

Mobilizazioa

LAB: "Euskal Herritik eta Euskal Herrirako greba orokorra egiteko garaia da"

Agentziak | EITB Media

"Hemen, Euskal Herrian, posible egin dezagun Madrilen posible ez dena", adierazi du Garbiñe Aranburu sindikatu abertzaleko idazkari nagusiak. LABek mobilizazioa egin du Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik Iberdrola dorrera.

  • LAB sindikatuak deitutako mobilizazioa Bilbon. Argazkia: EFE

    LAB sindikatuak deitutako mobilizazioa Bilbon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak greba orokorra aldarrikatu du, "Madrilen eta Euskal Herrian eragiteko helburuarekin, abisu argi bat bidaltzeko patronalari eta haren menpe dauden gobernuei".

LABek mobilizazioa egin du Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik Iberdrola dorrera. Amaieran, "Euskal Herritik eta Euskal Herrirako" greba orokor bat egiteko ordua dela azpimarratu du idazkari nagusiak.

"Hemen, Euskal Herrian, posible egin dezagun Madrilen posible ez dena. Euskal Herrian borroka dezagun Eusko Jaurlaritzari eta Confebaski presioa egiteko, Nafarroako Gobernuari eta CENi; langileen mesedetan izango diren erabaki eta politika publikoak har ditzaten", esan du Aranburuk.

Movilización organizada por el sindicato LAB en Bilbao. Foto: EFE

LAB sindikatuak deitutako mobilizazioa, Bilbon. Argazkia: EFE

Aranbururen hitzetan, "mobilizazio ziklo berri bati heltzeko sobera arrazoi daude, greba orokor batentzako sobera arrazoi. Begirada Madrilen jarriko duen greba, bai, Madrileko erabakietan eragiteko helburu argiarekin, baina, batez ere, Euskal Herritik eta Euskal Herrirako greba".

"Zabaltzen ari garen mobilizazio ziklo berriak emaitzak emango dituenaren ziurtasunarekin goaz grebara, sindikatu eta gizarte borrokari bultzada berri bat emateko, etorkizunean borroka gehiagori heltzeko baldintzak sortzeko", nabarmendu du.

Greba orokorrak "herri mugimendu, pentsiodun, mugimendu feminista, gazte eta pertsona migratzaileen eskubideen aldeko kolektiboekin lankidetza areagotzeko aukera ematen du", erantsi duenez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;