Itxi

2021/10/07

12:08

Ekonomia

Amiantoa

CAFek 168.800 euro pasatxo ordaindu beharko dizkio amiantoagatik hil zen behargin baten familiari

Agentziak | EITB MEDIA

Enpresak kalte ordaina erdira murrizteko eskatu zuen, langilea erretzailea zela argudiatuta. Epaiak, berriz, frogatutzat eman du amiantoaren eraginpean segurtasun baldintzarik gabe lan egiteagatik hil zela.

  • CAF enpresak Beasainen duen lantegia.

    CAF enpresak Beasainen duen lantegia. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako epaitegi batek Beasaingo Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) enpresa zigortu du eta amiantoagatik hil zen langile baten familiari 168.841 euro ordaindu beharko dizkio kalte ordain gisa, amiantoren eta beste toxiko batzuen eraginpean segurtasun neurri barik lanean edukitzeagatik.

Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak ohar batean jakinarazi du Donostiako 5. zenbakiko lan arloko Epaitegiak emandako epaia. Biriketako minbiziak jota hil zen beharginaren familiak salaketa aurkeztu zuen enpresa gipuzkoarraren kontra. Konpainiak kalte ordaina erdira murrizteko eskatu zuen, langilea erretzailea zelako eta erretzeak minbizia eragiten duela argudiatuta.

Elkartearen hitzetan, langileak 30 urtez (1965etik 1995era) jardun zuen CAFen margolari gisa, amiantoz estalitako trenetako bagoien artean. Beharginari lanerako ezintasun osoa aitortu zioten, "margoen lurren eraginpean lan egiteagatik garatutako gaixotasunagatik".

Gizona 2020ko irailean zendu zen, eta autopsian jaso zutenez, heriotza eragin zion gaixotasun nagusia "IV. estadioko biriketako neoplasia" bat izan zen. Espainiako Gizarte Segurantzak, autopsia hori eskuan, onartu zuen langilearen heriotza eragin zuen gaitza lanbide-gaixotasun batetik eratorria izan zela. 

Asviamie elkartea "pozik" azaldu da epaiak "amiantoaren arautegia urratu zuten enpresek urteetan erabili duten tabakoaren aitzakia zapuztu" duelako.

"CAFek eta beste enpresa urratzaile handi batzuek barkamena eskatu beharko lukete eragindako minagatik, eta amiantoaren biktimei erreparazioa aitortzeko Konpentsazio Funtsa berehala sortzen lagundu beharko lukete", azpimarratu du Asviamiek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;