Ekonomia -

COP26

Krisi klimatikoaren aurrean Nafarroa "dagoeneko hitzetatik ekintzetara pasa" dela defendatu du Chivitek

"Gu hitzetatik ekintzetara pasa gara jadanik, eta aitzindariak gara alor horretan", adierazi du politikari sozialistak Glasgowko COP26 goi-bileran.

Maria Chivite eta Itziar Gomez Glasgown (Eskozia). Argazkia: EFE
Maria Chivite eta Itziar Gomez Glasgown (Eskozia). Argazkia: EFE
Krisi klimatikoaren aurrean Nafarroa ''dagoeneko hitzetatik ekintzetara pasa'' dela defendatu du Chivitek

1:23

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Erkidegoa klima aldaketaren aurkako borrokan dagoeneko "hitzetatik ekintzetara pasa" dela nabarmendu du Maria Chivite Nafarroako presidenteak astelehen honetan; karbono isuriak murrizteko zein enpresei eta etxebizitzei trantsizio energetikoan laguntzeko ekintza plana dutelako.

Larrialdi klimatikoa "herritarren kezka bat" da, adierazi du Chivitek Glasgowko (Eskozia) COP26 goi-bileran. Nafarroako presidentearen hitzetan, Foru Gobernuak "konpromisoa handia" du.

"Gu hitzetatik ekintzetara pasa gara jadanik, eta aitzindariak gara alor horretan", adierazi du politikari sozialistak. Goi-bileran, Nafarroaren eskarmentua partekatu eta "balioa azpimarratu" duela azaldu du.

Industria sektoreari laguntzeko zein etxe eta administrazioen autokontsumoa indartzeko, Gobernuak Next Generation Europako funtsei helduko diela erantsi du Chivitek. Trantsizio energetikoa "justizia sozialetik" egingo dela ziurtatu du presidente nafarrak, "inor atzean ez gelditzeko".

Bestalde, Itziar Gomez Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak gogorarazi duenez, Nafarroa "ingurumen politikekin konpromisoa duen eskualdea da". Horrela, duela hiru urte klimaren aldeko ekintza plana martxan jarri zuen Foru Erkidegoak, bi tresna zehatzekin: KLINa klima aldaketaren bide-orria eta Nafarroako plan energetikoa 2030.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Eskozia Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua María Chivite Larrialdi klimatikoa NBEren klimari buruzko goi-bilera