Itxi

Ekonomia

Lan erreforma

Mitxel Lakuntza: "Patronalak erabaki du lan erreforma ez indargabetzea"

EITB Media

ELAko idazkari nagusiaren esanetan, lan erreformaren balioa eskasa da oso, eta Espainiako Gobernua gezurretan ibili da, ez baitu bere hitza bete.

2:59
Mitxel Lakuntza. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

"Patronalak lan erreforma ez indargabetzea erabaki du" eta "erreformaren balioa eskasa da oso", ostiral honetan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak salatu duenez.

Lakuntzak "Egun on Euskadi" saioan esan du hasieratik egin dutela irakurketa oso kritikoa lan erreformaren harira, eta erreforma osoa indargabetzea eskatu dutela, "arazoa lan erreforma osoa baita". Ildo horretan, erreformak aldaketa nabarmenik ez duela gaineratu du.

Horregatik, alderdiei ezezko botoa eskatu dietela esan du, "hori delako lan erreforma indargabetzeko biderik egokiena", baina "Espainiako Gobernuaren bazkideak ez dira alderdiak izan, Patronala baizik", erantsi du.

Horrenbestez, "Espainiako Gobernua gezurretan ibili da, ez baitu bere hitza bete", horren arabera.

Espainiako Gobernua eta alderdiak lan erreformaren negoziazioen azken txanpan daude. Gaur-gaurkoz, Kongresuko alderdi subiranistak ezetzean daude lan erreforma babesteko, baina negoziatzen jarraitzeko prest daude. Yolanda Diaz ministroak, berriz, azken uneraino negoziatzen jarraitzeko prest dagoela esan du, akordiorako aukera ikusten duela baitio.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena